Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urola eskubaloi taldearen Sagardo Festa ospatzen ari dira Ederrenan

Urola eskubaloi taldearen Sagardo Festa ospatzen ari dira Ederrenan
urtarrila 21
14:45 2017

Atzotik Urola eskubaloi taldearen bigarren Sagardo Festa ospatzen ari dira Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Zortzi sagardo ezberdin eta Kalitatea labela duten produktuak dastatzeko aukera dago (txorizoa, solomoa, oilaskoa, hanburgesak, saltxitxak…). Gainera, mus txapelketa antolatu dute eta munduko eskubaloi txapelketako partidak ikusteko aukera egongo da.

Gaur 12:00etan ireki dute frontoia. 19:30ean poteoa egongo da eta 21:00etan herri afaria. Horretaz gain, mus txapelketa jokatzen ari dira. Txapelketa 16:00etan hasiko da. Sariei dagokienez, irabazleek izen-ematearen bidez jasotako diruaren %50, bi garaikur eta bi txapel eramango dituzte, bigarrenek diruaren %30 eta garaikurrak, hirugarrenek diruaren %20 eta garaikurrak eta laugarrenek hiru botila sagardo. Txapelketa 21:00ak aldera bukatuko da.

Edateko, jateko eta musean jokatzeko aukeraz gain, eskubaloi partidak jokatzeko aukera ere egongo da, noski. Egunotan munduko txapelketa jokatzen ari dira Frantzian, gainera. Munduko txapelketako partidez gain, Urolaren taldeek jokatutako partidak emango dituzte pantaila erraldoian.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 3 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]