Urretxu-Zumarraga ikastolako talde batek irabazi du Beldur Barik lehiaketa

Gaur goizean Beldur Barik lehiaketako sariak banatu dituzte. Gazteen artean emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzen duen lehiaketa honetan Urretxu-Zumarragako ikastolako eta Haztegi ikastolako 10 taldek parte hartu dute. Lehen saria Urretxu-Zumarraga ikastolako Amaya Udabe, Otmane El Imrani eta Uxuri Urratek irabazi dute, Beldur Barik jarrera perfektua bideoarekin. Bigarren saria, berriz, Haztegi ikastolako Irantzu Perez, Izaro Velasco, Mohamed Hssine, Uxue Gabiria, Oier Gine, Anje Alustiza eta Beñat Urrizak irabazi dute, Denok batera indartsuagoak! bideoarekin. 350 eta 250 euroko erosketa baleak irabazi dituzte. Sariak Ilinti eta Bi-Tartean merkatari elkarteek oparitu dituzte.
Horra hor bi bideoak:
Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?
Idatzi iruzkin bat