Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urretxuk hiru batzorde informatibo eta lau liberatu izango ditu legealdi honetan

Urretxuk hiru batzorde informatibo eta lau liberatu izango ditu legealdi honetan
uztaila 17
10:20 2019

Astelehenean legealdiko bigarren osoko bilkura izan zen Urretxuko udaletxean. Batzorde informatiboak sortu ziren eta ordainsariak finkatu ziren.

Hemendik aurrera hiru batzorde informatibo bakarrik egongo dira. Korporazioko liberatuei dagokienez, lau izango dira: EAJko Jon Luqui, Igor Zubillaga eta Maialen Fidalgo eta EH Bilduko Nekane Oruesagasti.

Batzorde informatiboak murrizteari dagokionez, legearen babesa du eta beste herri batzuetan dagoeneko egin dute. Legazpin, adibidez. Urretxun proba epea ezarri dute, Gabonak arte.

Hiru batzordeak Antolakuntza, Herritarrak eta Lurraldea dira. Antolakuntzan, Barne Antolakuntza, Langilegoa, Zerbitzu Ekonomikoak eta Industria, Merkataritza eta Turismoa sartzen dira. Herritarrak sailak, berriz, Gizarte Ekintza, Berdintasuna eta Aniztasuna; Sustapen Soziokulturala eta Herritarren Arreta eta Parte Hartzea biltzen ditu. Bukatzeko, Lurraldea izenekoak Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurugiroa eta Landa Garapena, Segurtasuna eta Babes Zibila eta Mugikortasuna eta Trafikoa hartzen ditu. EAJk hiru ordezkari ditu batzorde bakoitzean, EH Bilduk bi eta PSE-EEk bat.

Batzorde informatiboak hileko hirugarren ostegunean izango dira, bata bestearen atzetik. Helburua denbora aurreztea eta eraginkortasuna hobetzea da. «Kanpotik ikusita, praktikoa dirudi», esan zuen alkateak.

Oposiziokoen iritzia

Oposizioko alderdiak ados agertu ziren. «Gardentasuna beharrezkoa da. Ea informazioa ondo iristen zaigun eta aldaketa honi zukua ateratzen diogun», esan zuen Oruesagastik.

PSE-EEko Nati Nieves antzera mintzatu zen. «Sistema ona dela uste dugu, baina hurrengo hilabeteetan ikusiko dugu. Teknikarien administrazio lana murrizteko balioko du. Bestalde, guk beste lan batzuk ditugu eta sistema berriarekin denbora gehiago edukiko dugu. Gardentasuna nahi dugu».

Liberazioei dagokienez, irailetik aurrera alkateak %75eko lanaldia izango du eta, beraz, orain arte kobratzen duenaren %75 kobratuko du. Zubillagak eta Fidalgok lanaldi osoa izango dute. Zubillagak alkatearen soldata osoaren %85 kobratuko du eta Fidalgok alkatearen soldata osoaren %75. Oruesagastik %75eko lanaldia izango du eta alkatearen soldata osoaren %50 kobratuko du.

Legeak oposizioko alderdi nagusiak liberatu bat izatea ahalbidetzen du, gobernuaren lana zaintzeko. «Lanera etorri gara eta guztiontzat erronka berri bat da. Barruan egotea onuragarria izan daiteke», esan zuen Oruesagastik. «Ados gaude. Erronka polita da. Ez dugu ezer ezkutatzeko», gehitu zuen Luquik.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

2 Iruzkinak

  1. Igor
    Igor uztaila 18, 09:16

    Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 liberatu izatea, politikaren profesionalizazioa edo udala herritarrei begira egon baino enpresa batek bezelako organizazioa izatea. Zein funtzio beteko dituzte liberatuek? Zein perfil dute? Udaletik kanpo bestelako lanen batean ari al dira? Udalean geratuko al dira betirako?
    Aparte utziko dugu gardentasun falta: non daude soldataren kantitateak? Zer esan nahi du ” irailetik aurrera alkateak %75eko lanaldia izango du’”. Zenbat da hori dirutan? Urteko aurrekontuan zenbateko kantitateaz ari gara?
    Kontu horiek argitzea eskatuko nuke. Zumarragak atera ditu eta beste herri denek ere bai. Urretxun zergatik ez?

    Iruzkin honi erantzun

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 4 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]