Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Xabier Zaldua Arria II.ak egindako marka hausten saiatuko da

Xabier Zaldua Arria II.ak egindako marka hausten saiatuko da
ekaina 19
09:51 2019

Xabier Zaldua herri kirolari zumarragarrak Kataolatzaren Lana delakoa egingo du larunbat honetan, 19:00etan, Azpeitiko zezen plazan. Hamar arroako harri kubikoa 25 aldiz altxatuko du, sei oinbiko moztuko ditu eta sei kilometro egingo ditu korrika. Kataolatzak jarritako marka Arria II.ak hobetu zuen duela 43 urte. 75 minutu eta 33 segundo behar izan zituen.

Zalduak ez zuen lan horren berri, duela bi urte Arria V.aren deia jaso zuen arte. «Biok egitea proposatu zidan eta 125 kiloko harria probatu beharra nuela esan nion. Probatu ondoren, baiezkoa eman nion. Baina ez genuen apustua adosterik izan. Iaz, pentatloian, harriarekin ondo moldatu nintzen eta Zelaik-eta Kataolatzaren Lana bakarrik egitea proposatu zidaten. Beste batzuei proposatu nien, denen ezezkoa jaso nuen eta bakarrik egitea erabaki nuen».

Orain arte zazpi kirolari saiatu dira lan hau egiten eta bik ez zuten bukatu. Zalduak onenen pareko denbora egin dezakeela uste du. «Ehuneko ehunean joaten banaiz, marka hobetzeko aukerak ditut. Dena den, eguraldiak zeresana izango du».

Maiatzean egin nahi zuen, baina ahoan infekzio bat izan zuen eta atzeratu beharra izan du. «Lehenengo bero hauek gorputza jipoitu egiten dute».

Harria

Harriarekin egin beharreko lana Jose Antonio Gisasola Zelai handiarekin prestatu du. Gisasolak zumarragarrak egindako lana goraipatu du Gara egunkarian. «Nire eskuetatik ez da pasatu hau bezala prestatzen den kirolaririk», esan du. «Infekzioaren ondoren harriarekin larri ibili naiz, harri handia baita niretzako, baina beldurra kendu diot. Dena den, harri zaila da. Harri-jasotzaile gutxi ibiltzen dira 125 kiloko kubikoarekin. Gainera, Pentatloian atera nintzen plazara harriarekin lehen aldiz. Hau bigarren aldia izango da» azaldu du Zalduak. Bere helburua altxaldi nulurik ez egitea da.

Egurrari dagokionez, Patxi Larretxeak lagundu dio egurra bilatzen. «Gorputzari buelta emateko moduko egurra da eta ea gozatzen dugun apur bat». Egurrarekin bukatu ondoren, sei kilometro egingo ditu korrika.

Ez da korrika egingo duen bakarra. Berak aizkorarekin lan egiten duen bitartean, Estitxu Urrutiak bost kilometro egingo ditu korrika. «Historikoa da, orain arte ez baita sekula neska bat zezen plazan korrika egiten ikusi».

Urrutiak duela 12 urte utzi zion lehiatzeari, baina Euskadiko 5.000 metroko errekorra berea da oraindik. «Pistako errekorra berak duenez, zezen plazako lehen errekorra berak jartzea ideia polita iruditu zitzaigun. Ia bere ondoren besteren bat animatzen den», amaitu du Zalduak.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 4 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]