Zer moduz bizi ote dira hor goran?Horrenbeste bizilagun izanik, erletegi batean bezala sentituko aldira?
Bixi Gartziandia: “Garai hartanur-eskasia zegoen eta horregatik erosi genuen etxebizitza bigarrensolairuan”
Eitzaga Zumarragako kaleko auzozaharrena da eta baita etxe altuenak dituena ere. 60Ko eta 70ekohamarkadetan eraikitako bost bloke ditu eta horietan lehenengoa BixiGartziandiarena eta Pello Badiolarena da. Beraiek izan ziren gaineraeraikin horretara joan ziren lehenak.
Gartziandiak etxea noiz erosi zutenondo gogoratzen du: maiatzean 41 urte egingo du. “Hiruzpalau urtelehenago egin zituzten, baina diru asko eskatzen zuten nonbait eta ezzuten bakar bat bera ere saltzea lortu. 550.000 pezeta ingurueskatzen zuten eta guk 390.000 pezetatan erosi genuen. Lehensolairuan piso pilotua zegoen eta bertan Joxe Mari Aranburu egotenzen, nire senarraren lankidea bankuan. Azkenean Pello berotzea lortuzuen eta erosi egin genuen. Hilabete batzuetan bakar bakarrik egonginen”. Ospelak izan zituela gogoratzen du. “Maiatza zen, bainainor gehiago bizi ez zenez… Sentsazioa oso arraroa zen”.
Dena den, ez da kexu. Auzoko bizilagunaskok arazo larriagoa zuten: ur eskasia. “Garai hartan Eitzaganurarekin arazoak zeuden eta horregatik erosi genuen bigarrensolairuko etxebizitza. Bestela, gorago hartu genukeen. Guk ez genuenur eskasiarik pairatu, baina auzoaren goialdera zisterna-kamioiakjoaten zirela gogoratzen dut”.
Bixi Gartziandia han jaiotakoa da, hainzuzen ere. “Geure kontura jartzeko gogoa genuen eta Eliz-Kalen erebegiratu genuen, baina garestiagoak zirenez eta Joxe Mari beti niregizonaren gainean zegoenez, hona etorri ginen”.
Urte hauetan guztietan sartu-irtenhandia izan da. “Hasieran etorri gineneko gutxi gaude dagoeneko”.Hala, bizilagun asko ez ditu ezagutzen. Gainera, halako etxehandietan harremana ez dela horren estua dio. “Oso independientebizi gara. Izan ere, bigarren solairuan bizi garenez, igogailua osogutxitan erabiltzen dut”.
Eraikinak 12 solairu ditu etabakoitzean lau etxebizitza daude. Bi igogailuek nahiko lan egin duteeta erretiratzeko ordua heldu zaie. “Igogailua hartzeko eskailerakigo behar ditugu eta hori eragozpen handia da. Hori dela eta, obraegin behar dugu eta igogailuetako bat behetik irtengo da. Besteadagoen tokian utziko dugu oraingoz. Egia esan, horrenbeste jendedagoen tokietan asko kostatzen da ados jartzea”.
Zorionez etxea ona da eta, beraz, ezdute obra handirik egin behar izan. “Nik ez dut kontu horietaz askoulertzen, baina material onekin egin zela esaten dute. Toki guztietanegin beharreko obrak egin ditugu: fatxada margotu eta halakoak.Ataria, adibidez, lehen eguneko bera da”.
Ondo egin zen, baina Urretxukoetxeorratzak bezala Busca Sagastizabaleko etxeak ere zeresana emanzuen. “Nire familiakoek halako etxe handi batera nola etorrinintekeen galdetzen zidaten. Egun haizetsuetan hamabigarren solairukobizilagunez gogoratzen naiz. Nik ezingo nuke horren goran bizi. Nireabaino altuagoa nahi nuen, baina hamabigarrenean ez nintzatekebiziko”.
Aukeran txalet batera gustura joangoli-tzatekeela dio. “Bizilagun guztiekin hitz egiten dut, bainaindependentzia asko eskertzen dut. Txalet batean gustura bizikonintzateke. Gurasoen etxean gu bakarrik bizi ginela kontuan izanbehar da”.
Esan bezala, bere jaiotetxea gertu du.Bi etxeak Eitzagan daude, baina Bixi Gartziandiari hasieran ezzitzaion irudi-tzen bere auzoan zegoenik. “Eitzagara noa esatennuen”. Hala, ez da sekula herriaren behealdean bizi izan. “Ezdakit hemen hobeto edo okerrago gauden, baina hemen bizitzea erosoada. Garai batean denda dezente genituen, baina guztiak itxi ziren.Eskerrak janari-denda berriro ireki zuten. Dena den, Eroski oso gertudugu. Nik ez nituen dendak faltan bota, baina nire amak bai. Normalada, egunero denda txiki horietara joateko ohitura baitzuen”, amaitudu.
Jose Luis Garmendia eta MikeleAlbarracin: “Zubi batek terraza eta Zumarraga lotu behar zituen,baina ez zen egin”
Denok dakigu Urretxuko eraikin altuenazein den. Bi herriotako toki guztietatik ikusten da: ez dago itzalaegingo dionik. Gustatu edo ez, Etxeorratza sinbolo bat da jada. 60kohamarkada amaieran eraiki zen eta hamabost solairu ditu: behekoanfruta almazen bat dago, horren gainean lau elkarte daude, ondorenmerkataritza eta ostalaritza lokalak eta azkenik pisuak. Hamabisolairu eta 144 etxebizitza, alajaina!
Horietako batean Jose Luis Garmendiaeta Mikele Albarracin bizi dira: eraiki zen lehen atariko azkenpisuan. “Gu 1969ko otsailean etorri ginen, baina lehenengoak 1968koazaroan etorri ziren. Gure ataria lehenengoa izan zen. Ondoren bestebiak egin ziren. Gu dagoeneko hemen geundela bukatu zituztenbigarrena eta hirugarrena”, gogoratu dute. Urretxun sekula halakoetxe alturik ikusi gabe zeuden eta batzuk eroriko ote zen beldurziren. “Bigarren dorrea egin zutenean lasaitu ziren”, dioGarmendiak. Hala, eraikitzaileari kosta egin zitzaion lehen atarikoazken solairuko etxebizi-tzak saltzea. “Gainontzeko bi atarietan,berriz, goiko solairuetako pisuak errazago saldu ziren”.
Garmendiak eta Albarracinek ez zutenbeldurrik izan, ordea. “Alde honetako etxebizitza bat nahi genuen,eguzkiagatik, eta azkena hartu genuen. Jendea altueraren eta itukinenbeldur zen. Izan ere, gure gainean terraza dago. Kontratistarekinhitz egin genuen eta lasai egoteko esan zigun: Arrasaten an-tzerakodorre batzuk eraiki zituztela eta han ez zutela arazorik izan”.
Vicon kooperatibak eraiki zuenUrretxuko etxeorratza. Enpresa honek Eitzagan ere lan egin zuen.Bikote honek Eitzagako etxea ere ikusi zuen, baina Urretxukoa gehiagogustatu zi-tzaien. “Etxe honek argitasun handiagoa du”, aipatu duMikelek. Ez da harri-tzekoa, inguruan ez baitu bere tamainakoeraikinik. Zergatik eraiki ote zuten horren altua eta zergatik ez otezuten gero parekorik altxatu? “Viconek gainontzeko eraikinenaltuera bereko etxeak eraiki behar zituen inguru honetan, bainaUrretxu eta Zumarragak institutu baten premia zuten: Urretxuko Udalakeraikin hau egiten utzi zion, ondoan institutua egitearen truke”,azaldu du Garmendiak.
Urretxuko eraikin handiena ibaitikgertu dago, baina garai hartan ez zegoen zubirik inguru hartan. Jendeasko hartu behar zuenez, zubi berria egitea beharrezko ikusi zen.“Garai hartan oraindik Urolako trena zegoen eta zubiak elkarteenterraza eta Zumarraga lotu behar zituen, trenbidearen gainetik.Lokalen jabeei egitea komeni zitzaien, baina urteak pasatu ziren,trena desagertu zen eta zubia ez zen egin”, oroitu du Garmendiak.
Eraikina egin zen behintzat, nahiz etaez zen erraza izan. Obra egungoak baino luzeagoa izan zen, noski. “Ezdakit lanak noiz hasi ziren, baina ezkondu ginen urtean hasitazeudela gogora-tzen dut: 1967Ko abuztuan lurrikara bat izan zen etaegitura bakarrik zegoen eginda oraindik. Jendea mugitu ote zenbegiratzera etorri zen”, dio Mikelek.
Bere senarrak hamabigarren solairuanlurrikararik txikiena ere nabaritzen dela dio. “Duela gutxi bestemugimendu bat izan da. Bat-batean lanpara mugitu zela nabaritu nuen.Haize bolada indartsuek ere etxea mugitzen dute. Hala behar da,bestela erori egingo baitzen”. Dena den, ez dira Urretxuko etxerikaltuenean bizitzeaz damu. “Hemengo bista zoragarria da”.
Eraikin altu bateko azken solairuanbizitzeak desabantailak ere badituela onartzen dute. “Bi igogailuditugu, baina inoiz oinez igo beharra suertatu zaigu. Haurrak txikiakzirenean bizkarrean hartuta igo behar izan genuela gogoratzen dut.Izan ere, elurra egin zuen eta argirik gabe gelditu ginen”. Urretxumoduko herri batean bi igogailu izatea ez da batere arrunta eta eztahorrenbeste bizilagun izatea ere: atari bakoitzean 48 familia bizidira. Garmendiak eta Albarracinek euren arteko harremana “oso ona”dela diote. “Sekulako obrak egin ditugu eta sekula ez dugu arazorikizan. Aurten ni naiz administratzailea eta lasai asko nago. Hori bai,bilerak asko luzatzen dira”. Guztiek esateko zer edo zer badute, ezda harritzekoa…
Ulertzekoa da Garmendiak bizilagunguztien berri ez izatea ere. “Igogailuan nire botoia bakarriksakatzen dut, bizilagun berri dezente baitago eta ez baitakit zeinsolairutan bizi diren”. Zorionez, gu-txitan elkartu behar izan dira148 etxebizitza jabeak. Oraingoan ere ez, fatxada txukuntzen aridiren arren. “Hirugarren atarikoak dira fatxada txukuntzen aridirenak. Guk duela urte batzuk egin genuen. Normalean atari bakoitzabere zatiaz arduratzen da. Garai batean, Barrendiolako urtegia eraikiaurretik, atari bakoitzak bere ur-depositoa eta ur-bonba zituen.Zorionekoak ginen, ur mozketek ez baitziguten eragiten”.
Egun ura eta igogailua edukitzea ezzaigu pribilegioa iruditzen, baina balkoitik bista ederrez gozatzeabai. “Aizkorri, Artzanburu, Irimo, Samiño… ikustenditugu”. Terrazara igoz gero, berriz, ikuspegia zoragarria da: denaikusten da. Zoritxarrez, etxeorratza ere toki guztietatik ikusten da.Garmendiak eta Albarracinek eraikina “itsusia” dela onartzendute.
Hori bai, ez du inor epel uzten. Bikotehau Etxarrikoa da eta Mikeleren aita lehenengoz etxe berrira bisitanetorri zi-tzaienean hamabigarren solairutik oinez jaitsi zen zenbaiteskailera dauden jakiteko. Jose Luisen anaia batek eta amak, berriz,eraikin berean etxebizitza erosi zuten. “Hamar anaia-arreba gineneta nire anaiak Urretxuko Irimo enpresara etorri ziren lan egitera.Amak beti semeak joaten ziren tokira joango zela esaten zuen, bainani soldadutzatik itzuli arte itxaron zuen. Nik ez nuen etorri nahi,baina azkenean…”. Halako etxe handia eraiki behar zela jakin izanbalu, Etxarri osoa berarekin ekarriko zuen!
Gurutze Murua: “Balkoiak beldurhandia ematen zidan eta seme-alabei sekula ez nien uzten bakarrikirteten”
Zumarragako etxebizitza eraikin altuguztiak ez daude Eitzagan: El Salvador auzoan beste bi daude.Horietako batean Gurutze Murua eta bere senarra bizi dira.Ormaiztegikoa eta Gabiriakoa dira, baina azkar moldatu ziren.Beharko!
Muruak euren etxeak martxoan 42 urteegingo dituela dio. “Lehenengo bestea egin zen eta gero geurea.Etxebizitza bila genbiltzan eta orduan ere diruari ondo begiratubehar zitzaion… Hemen kooperatiba moduan egiten ari zirela esanziguten eta etorri ginenerako gutxi zeuden libre: zortzigarren,bederatzigarren eta lehen solairuan bakarrik. Lehenengoan ez genuennahi eta zortzigarrenekoa erosi genuen”, azaldu du.
Giltza martxoan eman zieten, bainaurrian ezkondu ziren eta eztei-bidaiaren ondoren joan ziren ElSalvadorrera. Senarrak Zumarragan lan egiten zuen eta horregatiketorri ziren hona bizitzera. “Forjas de Zumarraga enpresan lanegiten zuen eta ez genuen autorik. Urretxun ez genuen pisurik aurkitueta hona etorri ginen. Garai hartan ez zegoen eskaintza handirik”.
Ordura arte Murua bi etxebizitzakoeraikin batean bizi izan zen eta eta senarra, berriz, baserrian. Halaere, ez zien beldurrik eman halako eraikin handi batera joateak.“Bizilagunekin oso ondo moldatu ginen eta batzuekin hartueman osoestua dugu. Batzuk kanpotik etorritakoak dira eta euren jaioterrirajoan izan gara bisitan”.
Bizilagun asko edukitzera ondo moldatuziren, baina zortzigarren solairuan bizitzen ohitzea gehiago kostatuzitzaien. “Balkoiak beldur handia ematen zidan. Seme-alabei sekulaez nien uzten balkoira irteten. Atea itxita izaten nuen beti.Lagunduta bakarrik irteten ziren”. Haizearen ufadak erebeldurgarriak izaten dira Zumarragako goialde horretan, baina egungoleihoekin gutxiago nabari direla dio. “Lehengoekin haize hotsaentzuten zen eta haizea zirrikituetatik sartzen zen. Ziklogenesidelakoa izan zenean haizeak tximini bat bota zuela oroitzen dut”.
Bestelakoan, etxearekin gustura da.Dena den, 40 urte asko dira eta obrak egin behar izan dituzte:berogailua jarri, aipatutako aluminiozko leihoak jarri… “Igogailuakduela urtebete pasatxo berritu genituen. Ataria bakarrik berritzekoasmoa genuen, baina igogailuak kale egiten hasi ziren eta dena denaberritzea erabaki genuen. Orain pintaketa lanak egiten ari dira. Betidago zer edo zer. Asko gara, baina egitekoak ere asko dira”.
Izan ere, atarian 54 familia bizi dira:etxeak bi atari eta bederatzi solairu ditu eta bakoitzean sei pisudaude. “Bi bloke hauetan Ormaiztegin bezainbeste lagun bizi garelaesan ohi dut”, dio Muruak txantxetan. Dena den, atariko bilerak ezomen dira bereziki luzeak izaten. “Ez dugu sekula liskar handirikizan”.
Gustura bizi dira, beraz. Gainera,erosketa gehienak auzoan bertan egiteko aukera dute. “Harategia,arraindegia eta janari-denda izan ditugu, baina arraindegia itxi eginzen. Astean behin jaisten naiz herrira erosketak egitera. Haragia,berriz, beti hemen erosten dugu. Herrira ez jaisteagatik lehen bainoarrain gutxiago jaten dugula uste dut. Eliza ere beti izan dugu”.
Dena den, garai batean herri erdirajoateko gogoa izan zuten. “Batzuk sartzen dira halakoetan, bainaniri beldurra ematen zidan. Lasaiago egongo ginenerako uztea erabakigenuen eta dagoeneko konformatu egin gara. Gure adinarekin ez dumerezi halakoetan sartzea. Urretxu beti asko gustatu zaigu, bainahemen geldituko gara lasai asko”.
Herriaren erdialdetik urrun samardaude, baina trukean bista ederrak dituzte: Argixao futbol zelaia,Izazpi, Txindoki… ikusten dira euren etxeko leihoetatik. SenarrakUrolaren partidak leihotik ikusten dituela dio. “Epel-epeleanikusten ditu partidak: telebistan pilota eta leihoan futbola”,amaitu du Ormaiztegik Zumarragara etorritako lagunak.