Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragako Beldurrezko Zinema Astea azaroaren 3an eta 4an izango da

Zumarragako Beldurrezko Zinema Astea azaroaren 3an eta 4an izango da
urria 23
10:01 2018

Azaroaren 3an eta 4an Zumarragako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen hirugarren edizioa egingo dute. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko film labur irabazleak eta bi film luze emango dituzte, Zelai Arizti aretoan. Egun bateko sarrerak 5 euro balio du eta bi egunekoak 8.

Azaroaren 3ko emanaldia 20:00etan hasiko da. Lehenengo film laburrak emango dituzte eta ondoren What keeps you alive filme luzea.

Pelikula honetako protagonista bikote bat da. Basoaren erdira joango dira, laku baten ondoan dagoen etxe bakartu batera, beraien ezkontza urteurrena ospatzera. Asteburu erromantikoa izan behar zena, hil ala biziko ehizaldia bilakatuko da.

Azaroaren 4ko saioa 19:30ean hasiko da. Lehendabizi film laburrak emango dituze eta ondoren The Dark film luzea. Duela hamarkada batzuk hil zuten nerabe bat mundutik bakartuta dagoen leku batean bizi da. Bertan, inguratzen den guztia hiltzen eta irensten aritzen da. Egun batean, bere biktimetako baten autoaren maletategian, mutiko itsu bat topatuko du. Biak sekulako abusuen biktima izan dira eta bien artean adiskidetasun sendoa sortuko da.

Donostiako zuzendaria

Zumarragako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea atzo aurkeztu zuten, Zelai Arizti aretoan. Ekitaldian Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko zuzendariak parte hartu zuen, Josemi Beltranek. «Zinema Astea Donostiatik ateratzea gustatzen zaigu. Gainera, Donostiako emanaldietara Gipuzkoako herrietako jende asko etortzen da. Zumarragara etortzeak lana suposatzen du, baina oso gustura etortzen gara. Zelai Arizti aretoa bikaina da. Irunera ere urtero joaten gara eta aurten Oiartzunera ere joango gara».

Zumarragara pelikula bikainak ekarriko dituztela gogoratu zuen. «Batzuk ez dira oraindik zine aretoetara heldu eta beste batzuk ez dira sekula helduko. Film hauek ikusteko aukera bikaina da. Batzuk zinemaldietan bakarrik ikusi ahal izango dira».

Edonork ikusteko modukoak dira. «Ez dira oso beldurgarriak, suspentsezkoak baizik. Une txar oso atsegina pasatzeko modukoak dira».

Zumarragako aretoa kudeatzen duen Joxi Alonsok film laburrekin asko gozatzen zuela esan zuen. Baita bigarren urtean lehenengoan baino ikusle gehiago egon zirela ere. Herritarrei gonbita luzatu zien. «Aretoa dekoratuko dugu (garezurrak, armiarmak, armiarma-sareak… jarriko ditugu. Eta etortzen direnen artean, zine emanaldietara etortzeko bonu bat zozkatuko dugu», amaitu zuen.

Egileari buruz

admin

admin

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 8 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Kilometroak 2018an ateratzen dira kontuok: LABORAL KUTXA: ES77 3035 0027 76 0270053696 KUTXABANK: ES53 2095 5001 [...]

josu mendia: zuen kontua ezagutu nahi dut nire laguntza txikia sartzeko, baina ez dut aurkitu . Zaharra [...]

jon: Zer daude maila ezberdineko herritarrak ala? Neurri honekin bertako bizilagunak kaltetuta ateratzen dira. Neurri hau [...]

Aitor: Garbitzaile danak emakumezkoak eta batzordeko danak gizonezkoak. Ba hoixe. [...]