Hitzordu bikoitza izan dute gaur goizean zumarragarrek; batetik XXXV. Buzkantza Eguna egin dute, eta bestetik pintxo lehiaketako sariak banatu dituzte.
Lau ekoizle izan dira euren produktuak saltzen; hauen artean, Ordizia-Beasaingo Mujika odolkiak, Ezkio-Itsasoko Jesus Mari Deba eta Beasaingo Iñaki Ormazabal. Artisauak ere batu dira gaurko ekitaldi honetara, eta denetariko produktuak saldu dituzte. Buzkantza pintxoak dastatzeko aukera ere izan da Urola Eskubaloi Taldeko kideen eskutik.
Pintxo sariketari dagokionez berriz, Bidezar tabernak irabazi du pintxo onenaren saria. Pintxo originalarena berriz, Iburreta jatetxeari eman diote. Lehiaketan guztira herriko hamabi jatetxek hartu dute parte.
Goiza amaitzeko, aizkolari proba izan da. Bertan Beasaingo Iñaki Azurmendik eta Zumarragako Julen Aranberri Elorriagak, Mutrikuko Aratz Mugertza eta Zumarragako Xabier Zalduaren aurka neurtu dituzte indarrak. Jokatutako hiru probetan Mugertza eta Zaldua izan dira nagusi.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide