Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragako Udalak Urtubi parkeko baratzeak zozkatu ditu

Zumarragako Udalak Urtubi parkeko baratzeak zozkatu ditu
ekaina 07
08:00 2019

Zumarragako Udalak Urtubi parke berriko baratzeak zozkatu ditu. Baratzea lortu dutenen zerrenda udaletxeko iragarki taulan jarri dute eta bizilagunek erreklamazioak aurkeztu ditzakete, astelehenera arte. Asteazkenean bilera bat egingo dute baratzeak lortu dituztenekin.

Baratzeak talde ezberdinen artean banatu dituzte. Bi, gurpildun aulkia dutenentzat dira. Joxe Jauregik bakarrik eskatu du baratze horietako bat. Bestea libre dago, beraz.

Beste hiru Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeentzat izango dira. Helburuetako bat aiton-amonen eta biloben arteko hartu-emana sustatzea da, eta hiruk eskatu dute baratzea: Felipe Grajerasek, Mari Luz Calderonek eta Emilia Damianek.

Erretiratuentzako, langabetuentzako eta gutxituentzako gorde dituztenak Ramon Hidalgo, Ana Morante, Miguel Angel Senovilla, Antonio Fernandez, Basilio Mateo, Martin Cerezo, Pedro Mari Garcia de Albeniz, Juan Cruz Hurtado eta Ciodomiro Alonsorentzat izango dira.

Beste baratzeak gainontzeko herritarren artean zozkatu dira. Hauek dira zortedunak: Iñaki Oses, Xabier Zabaleta, Iñaki Urteaga, Miren Arantza Ibarreta, Miguel Angel Nuñez, Ainhoa Barroso, Ivan Fernandez, Hodei Villar, Jose Daniel Arias, Maitane Gabiria, Ander Zudaire, Agustin da Costa, Edurne Plazaola, Purificacion Martin, Pedro Herrero, Miren Arantzazu Azpiazu, Eider Urrestarazu, Yeray Lopez, Arkaitz Lopez, Oscar Martin, Jon Ander Galvez, Jon Ander Pericacho, Oscar Zufiaurre, Jesus Mari Eizmendi, Juan Antonio Viedma, Maria Jose Calabor, Jon Calderon, Aitor Esnal eta Fermin Berzosa. Mikel Serrano alkateak herritarrek eskatzen badute baratze gehiago egingo dituztela esan du.

Datorren asteazkenean, 18:00etan, bilera bat egingo dute Zelai Arizti kultur etxean. Bertan, baratzeen funtzionamenduaren berri emango diete eta kontratua sinatuko dute.

Bestalde, hilaren 22an eta 29an Baratzezaintza ekologikoren oinarriak ikastaroa emango dute, 09:30etik 13:30era. Izena labur.eus/9oV3w webgunean eman behar da.

Baratzeak Gipuzkoako Foru Aldundiak birgaitu duen 17.250 metro koadroko lursail degradatu batean egin dituzte. Urtubi parkean, baratzeez gain, haurrentzako jolasak, txakurrentzako parkea, aulkiak, mahaiak, iturriak, erreka bat eta bi putzu daude. Aurki, aldundiak LED teknologia erabiliko duten farolak jarriko ditu. Eguzki plakekin funtzionatuko dute.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 4 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]