Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragako Udaleko korporazioak lau liberatu izango ditu

Zumarragako Udaleko korporazioak lau liberatu izango ditu
ekaina 28
15:08 2019

Atzo osoko bilkura egon zen Zumarragan. Eztabaida biziena piztu zuen gaia korporazioko liberatuena izan zen. Legealdi honetan lau liberatu egongo dira: PSE-EEko Mikel Serrano, Rosa Maiza eta Arantxa Gonzalez eta EH Bilduko Ainhoa Osinalde. Legeak oposizioko zinegotzi bati soldata jartzeko eskatzen du, gobernuaren kontrol lana egin dezan, eta EH Bilduk aukera hau baliatzea erabaki du.

Serranok hilean 4.476 euro kobratuko du (soldata gordina), Maizak 4.028, Gonzalezek 2.279 eta Osinaldek 1.025. Serrano, Maiza eta Gonzalezek egun osoz lan egingo dute eta Osinaldek egun erdiz. PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Zumarragak alde bozkatu zuten eta EAJ abstenitu egin zen, gaia sakon landu eta behin betiko akordio batera heldu beharko litzatekeela uste duelako.

Osoko bilkuran alkateordeak zeintzuk izango diren ere jakinarazi zen. Lehen alkateordea Maiza izango da, bigarrena Jose Mari Bermejo, hirugarrena Gonzalez eta laugarrena Nerea Errasti.

Gainera, kide anitzeko organoetan udaleko ordezkariak zeintzuk izango diren jakinarazi zen. Urola kirol elkartean Serrano izango da udalaren ordezkaria, herriko ikastetxeetan Errasti, Urolako Industrialdean Maiza, Udal Euskaltegian Maiza, Ur Kontsortzioan Serrano, Sasietan Serrano eta Marimar Iglesias, Goierriko Mendi Nekazaritza Elkartean Maiza, musika eskolan Maiza eta Errasti, Zubillaga Hiltegian Serrano, Goimenen Serrano eta Haur Eskolan Errasti. Guztiak PSE-EEko kideak dira eta EH Bilduko Josu Aztiriak beste alderdiei ere udala ordezkatzeko aukera ematea eskatu zuen.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

2 Iruzkinak

  1. Josu Aztiria Urtaran
    Josu Aztiria Urtaran abuztua 21, 16:34

    Kaixo Eki:

    Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro honetan ez ditudalako esperientzia onak izan. Saiatuko naiz argitzen, dena den, baina hurrengoan izen abizenekin idatzi, zumarraga@ehbildu.eus helbidera ere idatz dezakezu edo zure desadostasuna modu irekian antolatzen ditugun batzarretan egin dezakezu (Azkena, ekainaren 22an egin genuen)

    1) EH Bilduk pertsona bat egun erdiz liberatzearen alde egin du. Udal Legeak dio udal-gobernuak oposzio-buruari bermatu behar dio eta hori baliatu nahi dugu. Zergatik? Oposizio-lana eraginkortaun handiagoz egiteko aukera eskaintzen digulako, herritarrekiko zubi-lana sakontasun handiz garatu nahi dugulako eta udal-gobernuak hiru dituenez, modu orekatuagoan lan egiteko.

    2)Liberatzeko aukera ez da beti egon (2016tik aurrera soilik) eta udal hauteskunde berri hauen bueltan egindako gogoeten ondorioa izan da, ekainaren 22ko batzarrean onartu genuena. Balorazioa egin beharko da, erabaki ona izan den edo ez jakiteko.

    3) Ez gaude lau liberazioen alde edo kontra. Udal-gobernuak 3 liberatzea erabaki du (bere erabakia da), baina oposizioari bat eskaintzea bere betebeharra da. Hori da etengabe esan izan duguna. Nik pertsonalki ez dakit zenbat liberatuko nituzkeen gobernuan banengo, baina uste dut 2 liberazio osorekin nahikoa izan zitekeela eta soldata baxuagoak jarriko nituzke (%15 txikiago gutxienez). Askotan esan dugu hau.
    4) EH Bilduko liberatuaren soldata (publikoa da) 1.025,57 € euro gordin dira eta %50eko dedikazioarekin. 10.000 biztanletik oso gertu gaudenez EUDELen irizpideen arabera %75 zegokigun eta alkateak %50 erabaki zuen, baina ez genuen eztabaida horretan sartu nahi izan.
    5) Erabakia egokia izan den edo ez baloratuko dugu, batzarretan eta modu irekian. Uste dugu emaitza egokiak emango dituela, baina hori herritarrek esan beharko dute.

    Ez dakit zalantzak argitu ditudan edo areagotu, baina, gardentasun osoz duzu informazioa eta gure iritzia. Dena den, lehen esandakoa, edozein proposamen edo iritzi baduzu idatzi lasai gure helbide elektronikora edo batzarretara ere agertu.

    Ondo izan

    Josu Aztiria Urtaran
    Zumarragako Udaleko EH Bilduko bozeramalea.

    Iruzkin honi erantzun
  2. Eki
    Eki ekaina 29, 09:14

    Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika berriak? Sisteman erabat integratuta? Eta koherentzia? Kar, Kar…

    Iruzkin honi erantzun

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 3 =


Iruzkin berriak

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]