Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragan atzeko txokoko pilota txapelketa antolatu dute

Zumarragan atzeko txokoko pilota txapelketa antolatu dute
azaroa 08
19:22 2019

Zumarragako pilota eskolaz arduratzen den Kirolzale enpresak atzeko txokoko pilota txapelketaren lehen edizioa antolatu du.

Txapelketa honen helburuetako bat pilotariak Zumarragako VII. pilota txapelketa herrikoirako entrenatzen hastea da. Baita gutxitan jokatzen dutenek pilota munduan apur bat gehiago murgiltzea eta lehiaketa mundua ezagutzea ere.

Atzeko txokoko pilota txapelketa azaroaren amaieran hasiko da eta abenduaren amaieran bukatu. Partidak astelehenetik ostiralera jokatuko dira, arratsaldeetan. Pilotariek binaka jokatuko dute, pilota gozoarekin, Zu-
marragako Beloki pilotalekuko atzeko txokoan.

Parte hartu nahi duten pilotariek 10 euro ordaindu behar dute bikoteko. Izena emateko bi telefono zenbaki hauetako batera deitu behar da: 943 10 68 52 edo 687 639 551.  Izena eman daiteke baita ere info@kirolzale.eus helbide elektronikora mezua bidalita. Izena emateko azken eguna hilaren 18a da.

Txapelketa herrikoiko izen-ematea aurki irekiko dute. Txapelketa hau urtarrilean hasiko da eta apirilaren 8an amaitu. Iaz 17 bikotek eman zuten izena.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 9 =


Iruzkin berriak

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]

joxemari: Euskal Telebistan egiten zaion jarraipena nahikoa ez eta Otamotzen ere Espainiako loteriaren inguruko albistea. Zergatik [...]

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]