Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragatik Arrasatera zuzenean doan autobusa jarriko du aldundiak

Zumarragatik Arrasatera zuzenean doan autobusa jarriko du aldundiak
iraila 12
09:27 2019

Urretxuar eta zumarragar askok Arrasaten ikasi eta lan egiten dute eta autobusa erabiltzen dute bertara joateko. Autobus hau Legazpitik joaten da, baina Udana mendatea itxi egin behar dute Oñatiko zubi batzuk konpontzeko. Obrak lau hilabete iraungo du. Hori dela eta, aldundiak Zumarragatik Arrasatera zuzenean joango den autobus zerbitzua jarri behar du. Astelehenean jarriko da martxan.

Egungo lineak (Zumarragatik Arrasatera Udanatik joaten dena, DG04) martxan jarraituko du, baina Arrasatetik Oñatira bakarrik joango da.

Linea berriko autobusek (DG04B) Deskargatik egingo dute Zumarraga-Arrasate ibilbidea eta bidaiaren iraupena 25 minutukoa izango da. Arrasateko geltokia Garibai kalean egongo da eta Zumarragakoa geltoki intermodalean.

Lehen autobusa 06:05ean irtengo da Zumarragatik. 09:05a arte autobusak ordu erdiro izango dira. 09:05etik 14:05a arte autobusak ordu oro izango dira. 15:35a arte berriro ordu erdiro izango dira eta 16:35etik aurrera, 21:35a arte, ordu oro.

Arrasatetik Zumarragara etorriko diren autobusei dagokienez, lehenengoa 05:35ean irtengo da Debagoienatik. 08:35a arte ordu erdiro izango dira, 08:35etik 13:35a arte ordu oro, 13:35etik 15:05a arte berriro ordu erdiro eta 15:05etik 21:05era ordu oro.

Larunbat, igande eta jai egunetan autobusak ordu oro izango dira. Zumarragatik 07:05ean irtengo da lehena eta 22:05ean azkena. Arrasatetik, berriz, lehena 06:35ean irtengo da eta azkena 21:35ean.

Bestalde, Legazpi eta Zumarraga lotzen dituen DG09 lineak ordutegi zabalagoa izango du, legazpiarrek Arrasatera doazen autobus guztiak hartzeko aukera izan dezaten. 05:40ean eta 06:15ean ere Zumarragara datozen autobusak egongo dira. 06:00etan Zumarraga-Legazpi autobusa egongo da, Arrasatetik datozen legazpiarrek etxera itzultzeko aukera izan dezaten. Autobus horiek Legazpiko Saturnino Telleria kaleko errotondan eta Legazpiko Urola industrialdean geldituko dira.

Mikel Serrano Zumarragako alkateak prentsaurrekoa eman zuen atzo linea berria aurkezteko. Arrasaten ikasi eta lan egiten duten goierritar askok autobusa Zumarragan hartzen dutela gogoratu zuen eta aldundiaren Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuari eskerrak eman zizkion Udanako mozketak sortutako arazoa «azkar eta ondo» konpondu duelako. Linea berriak nahikoa erabiltzaile baditu, obra bukatu ondoren mantendu egin daitekeela esan zuen.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 9 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]