Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ezpatadantza-Irrintzi, banaezineko bikotea (001. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1993/06/30
Otamotz
Santa Isabe/jaietako egitarauan azaltzen den ekitaldirik garrantzitsuena Uztailaren 2an Antiguako elizan dantzatzen den ezpata-dantza da, dudarik gabe. Hauxe da seguruenik zumarragarrei geratzen zaigun antzinako ohitura bakarra, edo bai behintzat garrantzitsuena. Duela 23 bat urte Irrintzi dantza taldeak hartu zuen Santa Isabel egunerako ezpata-dantza prestatzearen ardura. Horren aurretik Jose Odriozolak zuen bere esku lan hori, gazteei dantza irakatsi eta egun horretan dena listo egotea, alegia; baina iritsi zen momentu bat dantzaririk ez zuena eta arazoak zituen taldea osatzeko. Irrintzi ordurako martxan zegoenez, hortxe aurkitu zuen irtenbidea. Harrezkero ezpata-dantza aurrera ateratzeko ez da jende faltarik izan, eta Irrintzi taldeak ere izan du ardura horretan aurrera egiteko motibazio sakona. Ezpata-dantzak Irrintzi taldeari esker bizirik iraun badu, Irrintzik ezpata-dantzari esker iraun duela esan daiteke. lrrintzi taldea 60 bat lagunek osatzen dute; haurrak, gazteak eta helduak. Urte osoan zehar lanean dihardute, eta Aste Santua pasa ondoren hasten dira jota ke Santa Isabeleko ezpata-dantzarako entsaiuak egiten. Hortik Uztailaren 2a arte astean bi aldiz bilduko da taldea. Normalean oso gaztetan sartzen da jendea dantza taldean, eta ez du inongo helburu zehatzik izaten, baina Irrintzi taldearen martxan ongi sartuta dagoenak badu zer desiratu, Santa Isabel egunean Antiguako Amaren aurrean dantza egitea, alegia. Egun gutxi lehenago arte, ordea, batek ez daki bera izango denentz hautatua. Aurten seguruenik hamasei urte inguruko bi gazte izango dira lehenengo aldiz kapitain, baina ia azkeneko momentuan jakingo da ziur nortzuk izango diren. Era honetan taldekide guztien ilusioa bizirik dago, eta lanerako motibazioa mantentzen da. Santa Isabel bezperan Zumarraga-­Urretxuko gazte gehienak parrandan ibiliko dira, baina ezpata-dantzan kapitain izango diren lau lagunak nahiko goiz joango dira ohera hurrengo goizean frexko-frexko eta lasai egoteko. Ondo asko lo eginda ere seguruenik urduritasuna azalduko da nonbait, eta ez da harritzekoa; Antiguako eliza jendez gainezka egongo da eta inork ez du hanka sartu nahi. Egun berezi honetako betebeharra ongi eginez gero, berriz, denak gustura eta pozik egongo dira erromeri eguna jai giroan pasatzeko. Hala bedi aurten ere! ZUMARRAGAKO EZPATADANTZAREN JATORRIA Gipuzkoan eta Euskal Herri osoan ere ez da Zumarragako ezpata-dantza bezalakorik ezagutzen. Garai batean seguruenik izango zen, baina desagertuz joan ziren leku guztietan eta gaur egun hemengoa besterik ez da geratzen. Antzinatik gorde ahal izan dugun dantza honen berezitasun nagusia Ama Birjinari, eliz barruan eta belauniko dantzatzean datza. Hau alde batera utzirik Gipuzkoako bereizgarri diren pausoak eta moduak garbi garbi jarraitzen ditu. Zumarragako ezpata-dantzan lau kapitain doaz eta zortzi, hamar edo hamabi lagun, ez baitago zenbaki zehatzik, sokan. Kapitain bat ezpataz sokari lotuta doa, eta beste hirurek ezpata motzak daramatzate. Elizara sartu eta sokara lotuta doan kapitainak puntua egingo du, eta gero beste hirurak sartuko dira, banan bana Ama Birjinaren aurrean dantza eginez, baina belauniko hasita. Azkenean lau kapitainek batera egingo dute puntua. Antzinatik datozen gauza guztiekin gertatzen den bezala Santa Isabel eguneko ezpata-dantzaren jatorri eta esanahiari buruz hipotesiak besterik ez daude. Indar handiena duenak dio XIV. mendean Tolosan izan zen tolosar eta nafarren arteko Beotibarko Batallan bertakoek lurrak hartzera zetozen nafarrak bota zituztenean, gudari batzuk Antiguako elizara etorri zirela Ama Birjinari dantza egitera, garaipenagatik eskerrak emateko. Beste bertsio batek dio borroka egitera joan aurretik etorri zirela, Ama Birjinari laguntza eske.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT