Ongi etorriak (002. alea)
?XX. mendeko azken hamarkada honetan gaitz honek jota hiltzeko arriskua duen jendetza erdia ez dago oraingoz kutsaturik. Gure zeregina argi eta garbia da: ez utzi jendea, bere ezjakintasuna dela medio, gaitzak jota hiltzen? Luc Montagnier eta Saad Khoury.
Luc Montagnier eta Saad Khoury-ri jarraiki, Paco, Domi, Santi eta aurrerantzean bilduko zaizkienen lanak hiru ardatz izango ditu: informazioa eman, elkar lagundu eta gizarte honetan HIESA (ingelesez AIDS, gaztelaniaz SIDA) gaitz normaltzat hartua izan dadin borrokatu.
Iritzi publikoarentzat gaitza eta drogamenpekotasuna edota homosexualitatea batera doaz. Egia da giza talde hauek direla printzipioz arrisku handiena dutenak, baina, era berean, egia da ere, kontu pixka batekin ez ibiltzera, edozein kutsa daitekeela. ?Pertsona normal?-en artean gero eta kasu gehiago ematen ari dira, eta pertsona normalak direnez (ez dira ez drogazaleak ezta homosexualak ere), ez dute odol analisirik zertan egin eta hor ditugu, beraien ezjakintasunean kutsatzaile ez kontrolatu bihurtuak.
Gaur egun, odola ateratzen zaigunean, oso normal a da glukosa, hematiak, kolesterola, e.a. eskatzea. Horrekin diabetesa, anemia eta zenbait gaitzen berri izan dezakegu. Paco, Domi eta Santik, eta pixkanaka ?pixkanaka gizarte osoak ere, hori eskatzen dugu: urtean behin gutxienez, odol analisi bat egin eta jakin beste pertsona batzuk kutsatzeko arriskua gugun ala ez.
Garai batean sifilis eta antzeko gaitzekin gertatzen zena gertatzen ari da HIESArekin, bereziki Urretxu eta Zumarragan, ostrukarena egiten ari gara, ematen du hemen ez dagoela kutsatutakorik, lotsa edo auskalo zergatik ezkutatu egiten dugu ezkutatu behar ez dena. Eta horrela, kutsatuta egote hori ezkutatzen badugu, nola ez da kutsatuko gero eta jende gehiago??
Beldurrak harrotu eta elkarrengana bi1tzea da Paco, Domi eta Santik eskatzen dutena. Horretarako santanastasiak pasa ondoren informazio kanpaina bat eramango dute aurrera. Dena den, edozein informazio jaso ahal izateko Urretxuko Kultur Etxean biltzen dira astelehen, asteazken eta ostiraletan. Oraindik ez dute telefonorik baina aurki jarriko diete. Bitartean Arrasateko bat eman digute: 943. 79.26.99.?
Bukatzeko, festetan txosna bat jarri behar dute hiru helburu nagusirekin: dirua atera, intormazioa eman eta preserbatiboak banatu. Oso gutxi daude eta txosnan lan egiteko besterik ez bada ere jendea inguratzea eskertuko lukete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide