Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Goiargi abesbatza, 10 urte gehiago baina osasuntsu (006. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1995/06/30
Otamotz
Aurtengo ekainean Zumarraga Urretxuko GOIARGI Abesbatzak 10 urte bete ditu ahots nahasien abesbatza bezala. Urte asko dira eta, hortaz, oroitzapen ugari. Ospakizuna borobila izan zedin ekainaren 25ean kontzertua eskaini zuten Antiguako Baselizan. Baina gure asmoa 10 urte horien gorabeherak ezagutzea zenez, bere zuzendari den Xabier Arratibel ekarri dugu OTAMOTZeko orrialdeetara. Gizonak sartu zirenerako Goiargi jada existitzen zen, baina aldaketa honek eten bat suposatuko du bere historian. Zer nolakoa izan da garapena ordutik hona? Hasieran berria den guztia bezala ilusio handiarekin hasi ginen. Xabierrek planteatzen zuen abesbatzaren ideia ez zen lagun batzuk besterik gabe abesten jartzea. Bere ideia nahiko berritzailea zen, teknika, arnasketa aldetik… Jendeari berezia iruditzen zitzaion. Gerora helburu txikiak markatuz joan ziren, Topaketak, Ttoparak, hauek garai hartan egiten ziren abesbatzen arteko egun pasak ziren. Handik urte batzuetara Ejea de Los Caballeros eta Avileseko lehiaketak etorri ziren eta haiekin sari hau. Tolosan ere izan ginen, han irabazi ez bagenuen ere, marka ona utzi bai. Barriolak zuzendaritza utzi eta ni hasi nintzenean etena egon zen, normala denez. Estiloa aldatu zen, elkarrenganako egokitzeak… Baina, besterik gabe. Zer azpimarratuko zenuke GOIARGItik giza talde bezala musikaz at? Talde positiboa da. Oso jende ezberdina gara baina talde jatorra osatu da. Hori egin dugun azken bidaian ikusi da. Bartzelonan izan gara eta oso denbora gutxian dena ikusi behar zen, baina giroa paregabea izan da. Gazte gazteak ez izan arren, koruko partaideak hori ziruditen, edozein tokitan eserita, edozein modutan… Benetan bidaia ona izan da gizatasun aldetik. Zer nolakoa da GOIARGlren osasuna? Ona, baina mugak dauzka. Kontutan izan behar da 10 urte helduagoak garela eta hori nabari da. Posibilitateak murriztuz doaz eta teknika indartu egin behar da. Gure ahalmenetara mugatuz gero, ona dela esan daiteke. Zeintzuk dira zuen proiektuak? Gertura begira 10. urteurrena ospatu ondoren, irailean Urretxuko festak eta gero Gabonetako kontzertua. Agian, 10. urtemuga dela eta, disko bat grabatuko dugu. Ez da oraindik erabaki saltzeko edo banaketa mugatu baterako. Hemen inguruko musikagileen abestiak abestuz disko bat ateratzea interesgarria litzateke. Luzera begira, ikusiko dugu. Argi dago batzuk abesbatza utziko dutela eta koroa berritu beharko da. GOIARGI jada instituzio bat da ez bakarrik abesbatza eta bere atzetik nesken eta haurren abesbatzak daude, hortaz etorkizuna egon badago. Nik uste dut koroa era natural batean joango dela berritzen. Bukatzeko Xabierrek seriotasuna kendu nahi dio abesbatzari: “Abesbatza hau ez da profesionala. Taldea ez ezagutzeak taldearen irudi okerra ematen du, itxiegia eta serioegia bailitzan eta ez da inolaz ere horrela. ” Bestalde azpiegitura apropos baten ezak arazoak sortzen dituela ere esan nahi du: “GOIARGI”k argi utzi du lan egiten duela, eta argi dago azpiegitura hobea beharko genukeela, toki dezente bat adibidez. ”    

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
4

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
5

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
6

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT