Antia abizena (007. alea)
Luis Mitxelenak bere Apellidos Vascos hiztegian abizen ezagun hauen jatorria “(h)andia” izenetik datorkeela esaten digu Andia abizenaren forma arkaikoaren moduan, eta datorkeela diogu zeren eta etimologia ez baita inoiz zientzia arlo zehatza izan. Dena dela, Urretxu eta Zumarragako antiatarrek ereindako hazia aspaldian ondotxo jasa zuten. 1830eko maiatzaren 6an, Urretxun Manuel Antonio Antia apaiza eta erlijio gizona jaio zen. Bere bizitza osoan zehar . toki askotan lanean aritu zen (Leitzan kaperau, Urnietan bikario …). Jainkoarekiko fedea erakutsi ezezik, erlijioarekin lotutako liburu eta lan sarta pila idatzi ere egin zuen (Zeruko bid e zuzena eta segurua, karmeldar, debotarentzat ikasbidea, San Joseren zazpi igandeetako jayera (1867), Kristaua elizan (1878), Jessusen Biotz Sagraduco deboziozco liburuchoa (1887?. Euskal jaietan antolatzaile lanetan aritzeaz gain, “Euskal-E.” eta “Euskalzale” aldizkarietan ere parte hartu zuen. Dirudienez badira oraindik ere Manuel Antonio Antiaren argitaratu gabeko lanak. 1894ko ilbeltzaren 21ean hil zen, 64 urte zituela.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide