Nahiz eta eguraldiak bat ere lagundu ez zuen, jende mordoxka bildu zen uztailaren lehen egunean ZINTZO MINTZOko gazte taldeak antolatutako euskararen aldeko giza katera.
Ibilbidea Zumarraga eta Urretxun zehar egiteko asmoa bazegoen ere, eguraldi txarra zela eta Zumarragako enparantzan egin zen. OTAMOTZen bidez, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete Irrintzi eta Lurra dantza taldeei, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko txistulariei, Urretxu eta Zumarragako erraldoiei, Iratzarri dultzaina-joleei, Zumarragako trikitixari, bi herrietako trikitilari gazteei, Zuhaitzaren soinua kolektiboko txalapartariei, hanka paloei eta Urretxuko S.F.O. taldeari, ekitaldia girotzeko eskaini zuten laguntzagatik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide