Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Arrospide AEBetako Idahon (008. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1995/09/29
Otamotz
Angel Arrospide Zumarragan ezkontzaz geroztik bizi den hogeita hemezortziko Leaburutarrak, egunero Oñatiko hiltegian lan egiten du baina Euskal Herri osoan eta baita kanpoan ere ospetsua bada, aizkolari moduan da, dagoeneko, eta oraingoz, bost aldiz lortu baitu Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa. Estatu Batuetako mendebaldean dagoen Idahoko Boisen (hemendik hegazkinez hamasei ordutara gutxi gorabehera dagoena) uztailaren 27aren eta 30aren artean JAIALDI ’95 ospatu zen. Bost urtez behin egiten den jaialdi hau ospatzeko asmoz EEBBetako hainbat lekutatik (Elko, Reno, Chino, New York… eta abar luze luzea) maki­na bat euskaldun edota euskaldun jatorri­ko hurbildu zen Boisera, hauei Euskal Herritik joandakoak ere gehitu behar zaizkie. Batzuk lanera joandakoak ziren, Tapia eta Leturia, Añorgako Arkaitz Dantza Taldea, zenbait kirolari eta zenbait bertsolari. Beste batzuk berriz oporretan joandakoak ziren, hauen ar­tean Mikel Markez eta Erramun Marti­korena. Honez gain, Eusko Jaurlari­tzaren ordezkaritza, eta Gernikatik etorritako hainbat jende aipatu behar da (Boise eta Gernika anaitutako herriak dira). Kirolarien artean, Zumarragan bizi den eta dagoeneko erdi zumarragartzat hartu behar dugun Angel Mari Arrospide ere han ikusi genuen. Boiseko Euskal Etxean topatu genuenean honelako elkarrizketa izan genuen: Angel, noiz eta noiz arte etorri zarete? Joan den asteazkenean, hilak 26 eto­rri ginen. Atlantara berandu iritsi ginela­ko, gure zain zeuden 200 pertsonak, errezibimendua egin gabe joan behar izan zuten etxera. Itzuli ostegunean, 3an joango gara. Zeintzuk etorri zarete eta noren bidez? Aizkolariak, Larretxea, Nazabal eta ni neu. Harri-jasotzaileak, Goenatxo, Perurena, Zelai eta bertsolariak Lopategi, Enbeita eta Ajuria. Gu Jose Mari Artiatx hemen bizi den Muxikako enpresari baten bidez etorri gara, bera da esponsorra edo patrozinadorea. Ze lan egin duzue? Euskal Etxearen aurrean agerpentxo bat, eta gero Jaialdian bi erakustaldi. Hemengo ikuslegoa eta hangoa konparatuz, zer esango zenuke? Ba… han baino gehiago estimatzen dutela. Autografoak ezpaletan firmatzen eta firmatzen aritu zarete… Han herri handietan firmak eskatzen dizkigute baina besteetan ez, ondo etortzen zaigu idazten praktikatzeko. Ikuslegoaren artean emakume asko ere ikusi dugu… Eskerrak ingelesik ez dakigula, bestela komeriak izango genituzke. Atzerriko beste leku batzuetan izan al zarete? Bai, Japonian izan ginen, jendea txo­ratuta zegoen, baina hango harrera ez zen izan hemengoa bezain bizia. Begira­tzen zuten bai, baina begiak tapatzen zi­tuzten, beldurtu egiten ziren nonbait. Elkon lau aldiz izan gara, Suitzan ere egon gara. Boisen, lehenengo aldia izan da, baina jendea oso gustura gelditu da eta dirudienez hurrengo urtean egun osoa herri kiroletarako nahi dute. Mugimendua orain del a 20 urte edo hasi zen, Elkon hasi zen mugimendua, gero Australiara ere egin ziren bidaiak. Zer ikuspegi duzu Boisen aurkitu duzunari buruz. Zerk harritu zaitu? Hemen denak elkartuta daude, berdin pentsatzen dute. Hainbeste mila kilome­tro egin eta giro euskalduna topatzea ikusgarria eta ikaragarria iruditzen zait. Bukatzeko, hemen lana soberan. omen dago. Hona bizitzera etorriko zinateke? Egia esateko, aitortu behar dizut lehenengo aldiz Elkora etorri nintzenean, 27 urte nituenean, tentatuta egon nintzela bertan geratzeko. Garai hartan egurretan ibiltzen nintzen, egun osoan 2000 pezeta irabazten nuen eta hemen orduko 2000 pezeta agindu zidaten. Oso berotuta egon nintzen, baina azkenean atzera egin nuen. Ez ginen horretara etorri eta … badakizu, penatan … baina gero itzultzeaz ez dut damurik izan. Basque Centerreko taberna, hango eta hemengo euskaldunez beteta utzi genuen, jendea, antza denez, aurtengo jaialdiko ospakizunei bukaera emateko gogorik gabe zegoen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT