Xabier Azkoitia (011. alea)
Urretxuko San Martin auzoko 29 urteko gazte hau Legorretako erretorea da gaur egun. Hona, 24 urte zituela, Lasarten lau 1 urtetan diakono moduan lan egin ondoren etorri zen. Hasieran 81 urteko apaiz batekin egon bazen ere egun apaiz bakarra da eta lan franko duo Hala nola Legorretako parrokiaz arduratzeaz gain, Goierriko bailarako 26 parrokietako gazte pastoralaz arduratzen da, Karitas, espetxeratuak, Gizaki Helburu (Proyecto Hombre delakoa), Hezkide, bisitak, deiak… lan ikaragarria.
Urretxun gauzak egiteko gogoa ezagutu zuen bai auzoko elkartean, Artizarren, karrozak… Berak herriari zerbitzua egin nahi ziola garbi ikusi zuen eta zerbitzu hori Elizaren barnetik egitea erabaki zuen.
Elizak behartsuengandik gertu egon behar du, sufritzen dutenengandik gertu eta Xabierrek Eliza behartsuengandik sekulan baino gertuago ikusten duo Denen lagun den Eliz batean ez du sinesten baina denekin harremana nahi duen batea n bai.
Gabonetan Parrokiko gazteekin gabon kantak kantatu~ eta opariak emanez gaixo dauden zaharrengana joaten da, umeentzat jaiotzak egiteko tailerrak izaten dituzte, asteartero baketzearen eta elkar adiskidetzearen alde biltzen dira … Etxera afaltzera etortzen da, eta nola ez ba!, koadrilakoekin egoten da, berarentzat koadrila oso erreferentzi inportantea baita. Eguberri eguneko eta urte berriko arratsaldea berriz Martuteneko espetxean pasatuko duo
Legorretara Urretxuko zer era mango lukeen galdetu diogunean, bi leku aipatu ditu, Irimoko gurutzea, ikusi bezain pronto etxean dagoela sentitzen duela aitortu baitigu. Hemen ezagutu duen herriaren alde gauzak egiteko gogoa ere (Artizar, karrozak…) gustura hartuko luke Legorretan. Han dagoen desberdintasunak, zailtasunak gainditzeko gaitasuna ekarriko luke berriz Urretxura.
Bera Legorretako erretore den bitartean bere parrokikoen urteko lehenengo irteera Irimora eta zazpi puntetara, eta irailekoa karrozak ikustera etortzea izaten jarraituko dutela dio inolako zalantzarik gabe (Eta hori Zalantza koadrilakoa izanda!!) .
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide