Adina ez da oztopoa ikasten hasteko (013. alea)
Urretxuko EPA orain 13 urte jarri zen martxan
EPA, ezagutzen ez dutenentzat, helduentzako hezkuntza dela argitu behar da. Egun, Gipuzkoan hamahiru egoitza ari dira lanean eta Urretxukoa, Bergara eta Donostiakoekin batera, esperientzia honen aitzindari dugu, Legazpikoa Urretxukoaren babesean dago.
1983.urtean sortu zen eta lokal desberdinetatik igaro ondoren gaur egun, Jauregi kalean du kokalekua.
EPA, OHOrekin parekatu dezakegu, baina barne antolamenduari begira baditu bere desberdintasunak.
Lehenik eta behin azterketa baten bidez, ikasleak duen maila akademikoa definitzen da eta honen arabera maila batean edo bestean hasiko ditu bere ikasketak.
Ikasketa prozesuaren lehen mailan, alfabetizazio eta neoirakurketa arloak lantzen dira era honetan eskolara inoiz joan ez diren ikasleak sartuko genituzke; bigarren maila amaitzean eskola aurre agiria lortuko dute ikasleek eta hirugarren zikloan eskola agiria. Esan beharra dago azken agiri honen bila datozela ikasle gehienak. Lanbide heziketa munduan sartzeko asmoa dutenak graduatuondoko agiria lortzen saiatzen dira. Urrutirago doazen ikasleak ere badira eta gaur egun lauzpabost ikasle ari dira unibertsitate ikasketak burutzen.
Adin guztietako jendea gerturatu arreo, helduak dira ardura eta jarraikortasun handien azaltzen dutenak eta emakumeak, ikasle kopuru handien osatzen dutenak. Emakumeek ikasketa hauetan parte hartuz,kulturaz aberasteko aukera aparta eta egunerokotasunetik ihes eginez, independentzia handiagoa izateko parada dute.
Irakasle guztiak OHOko irakasleak dira eta EPAn espezializatuak, badira helduentzako klaseak emateko ikastaroak egin dituztenak ere.
Alida Molinerok, Urretxuko EPAko zuzendariak, azaldu digunez, egun klaseak erdaraz ematen dira, aurten, badago, euskara asignatura gisa aukeratzeko posibilitatea eta ikasleek bala eskatuko balute eta irakasleak prestatuta baleude, ez litzateke klaseak euskaraz emateko eragozpenik izango.
Beraz badakizue, inoiz ez da berandu bakoitzaren kultura aberasteko, eta hemen daukazue aukera paregabea, animo bada!!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide