Gorka Zufiaurre (013. alea)
Urretxuko Irigoien baserrikoa da, 17 urte ditu eta Legaz- piko REM-en dabil ikasten, goizez joa- ten da eskolara eta arratsaldeak judora, igeri egitera edota gimnasiara joateko
aprobetxatzen ditu. Baina dudarik gabe gehien gustatzen zaion asteko eguna larunbata da, jai eguna izateaz gain, arratsaldetan Atzegik Urretxuko Labeaga kalean duen Txolarte elkartera joaten delako lagunekin eta bolondres gisa lan izugarria egiten duten monitoreekin arratsaldea pasatzera.
Zinema mundua ezagutzeko parada izan zuen duela lau urte, orduan euskal filmotekako lehen saria irabazi zuen filmean aktore lanetan aritu zen. Orain, Atzegi eta ETB elkarlanean Donostian produzitzen ari diren La caja de croissants laburmetraiako protagonista da, eta grabatzera joateko irrikitan egoten da. Gorka, Antton da filmean eta aktore ugarirekin dihardu lanean. Kontxu Odriozola, Goenkaleko Maria Luisa, bere ama da laburmetraian.
Aktore lana ikaragarri gustatzen zaion errealzale amorratu honek, interpretaziorako duen gaitasunak, aho zabalik eta harriturik utzi ditu bere gainontzeko lankideak.
Urretxuarrak egindako laburmetraia, aurki, Zumarragako La Salle aretoan izango da ikusgai eta orduan izango dugu Gorka interpretazioan ikusteko aukera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide