Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Trenbideak sortutako liskarrak eta abantailak (014. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1996/03/29
Otamotz
RENFEko tren zerbitzua gure bi herriotako egungo garraiobide publiko erabiliena bada ere, trenbideren eraikuntzak, ordura arte horrenbestekoak ez ziren urretxuar eta zumarragarren arteko liskarrak piztu zituen. Sociedad General del Crédito Mobiliario enpresa arduratu zen Irun-Madrid norabideko trenbidea egin eta tren zerbitzua martxan jartzeaz. 1860-1870. hamarkadan eraiki zuen enpresa honek Zumarragako trenbidea. Trenaren ibilbidea zuzena izan zedin, betidanik bi herrien arteko muga izan den Urola ibaiaren norabidea aldatu behar izan zen, oraingo Galeperrako aparkaleku inguruan, garai hartan, Zelaikoa izenez ezagutzen zen tokian. Ibaiaren norabidearen aldaketarekin, Urretxuk lur zati bat galdu zuen eta ordura arte Urretxukoa izan zen Zelaikoa etxea mugaz beste aldera geratu zen. Bertako bizilagunek, distantziaz Zumarragako udaletxea Urretxukoa baino gertuago zutenez, administratiboki Zumarragara pasatzea erabaki zuten beraien borondatez, nahiz eta Urretxuko agintariak hauen aurka egon. Erabaki hau, herritar guztien abatan izan zen luzaroan, herritarrentzat lur galtze hutsa ez baitzen izan. Gipuzkoako Foru Aldundian eta Madrilgo Kongresu eta Senatuan gai honi buruz eztabaidatu zen eta 1892. urtean erreginak erregearen ordezkari gisa, Madrilgo Gorteetan hartutako Zumarragaren aldeko erabakia jakinarazi zuen, bertako udaletxera bidalitako agiri baten bidez. Trenbidea eraikitzerekin batera, Iparragirre hiribidetik, Sekundino Esnaola kalean zehar, Isabeleko zubiraino doan errepidea konpondu zen. Ordura arte oinezkoen ibilbidea zena, merkantziak pasatu ahal izateko egokitu zen. Ordura arte merkantziek Eitzagatik barrena, Urretxuko aldapa igo eta Labeaga kalean zehar, Isabeleraino joaten zirenez, trenbidearekin batera egindako errepideak kalte ekonomikoa eragin zion Urretxuri. Gatazka hauek alde batera utzita, trenbidea, tren zerbitzua eta geltokia Zumarragan kokatzeak bi herrien industralizazio mailarako, arlo ekonomikorako eta herrien populazioaren hazkuntzarako ezinbesteko garrantzia izan zuen. Herriko eta inguruko zenbait lantegitarako beharrezkoak diren lehengaien garraiobiderik erabiliena izan baita urteetan zehar tren zerbitzua. Enpresetarako baliagarria izateaz gain, Urola eta Deba bailaretako biztanleriarentzat beharrezkoa izan da eta egun, beste garraio mota batzuen erabilpena ugaritu bada ere, oraindik ere kanpotar franko inguratzen da Zumarragara. 1941. urtean, RENFE konpainiak eskuratu zuen Irun- Madrid ibilbideko tren zerbitzua.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT