Geltokietako jaiak, 1950 (Orduko izena: Fiestas de las Estaciones)
Garai batean, Zumarragan hiru tren geltoki zeuden, Renfekoa, Baskongadakoa eta Urolakoa. Hortik eta hara, bertako festei “Fiestas de las Estaciones” deitzen zitzaien. Argazkian agertzen den laukote hori, -gaur orkestina, txaranga edo horrelako zerbait deituko bagenioke ere – garai haietan, JAZBANA deitzen genion. Bere izena “Los Bohemios del Goierri” zuten. Gure herrira ere, orduko Isasondora, etorri ohi ziren eta hala ezagun egin nuen Inazio Barrio, taldeko partaideetako bat. Argazkian, Inazio Barrio, Luis Arrizabalaga, Ramon Esnaola eta Aranzadi (Tilili) urretxuarrak, “Los Bohemios del Goierri” taldekoak.
Jesus Lete, IBAI-ERTZek. bidalitako testu eta argazkia
Uztailaren 12tik 14ra ospatuko dira aurtengo geltokietako jaiak. Ohikoa den asto lasterketaz gain, izango da zer ikusia eta dantza egiteko aukera geltokietako jaietan. Gainera aurten kross herrikoia antolatu dute bertako bizilagunek. Ondo pasatu beraz, geltokietako jaiak!