Jubilatu ondoren ere gimnasia egiteko sasoian (017. alea)
Miguel Cristobal hirugarren adinekoentzako gimnasia irakaslea da Urretxuko Aldiri kiroldegian. 60 urtetik hasi eta 80 urtetik gorako 20 laguneko bi talde ditu bere aginduetara. Ikasleekin eta klasean izaten den giro onarekin oso gustura dago. ikasle onak eta esker onekoak dituela esan digu behin eta berriz.
Noiz sortu zen hirugarren adinekoentzako gimnasia taldea?
Duela 10 edo 12 urte inguru sortutakoa da. Gipuzkoako foru a1dundia izan zen bultzatzailea, orduan eta egun, Urretxuko udalak finantzatzen duen ekintza da.
Zenbat lagun biltzen zarete bertan?
2 talde daude eta bakoitzean 20 lagun inguru ari da. Astean hiru egunetan, ordu betez aritzen da talde bakoitza. Guztiak gustura etortzen dira.
Ba al dago taldeko partaide izateko adin mugarik?
60 urte gorakoak bakarrik onartzen dira eta hemendik aurrera ez daga adin mugarik, 80 urtetik gorako taldekideak ere badabiltza. Medikua izaten da muga jartzen duena. Urtero ikasturte hasieran mediku errekonozimendua egin behar izaten da. Errekonozimendua gainditzen duten guztiak onartzen dira.
Zein eratako ariketak egiten dituzue?
Taldekideak 60 urtetik gorakoak direla kontutan hartuta ariketa suabeak egiten ditugu, ariketa mota desberdinak tartekatzen ditugu, koordinazioa asko lantzen dugu. TAICHI hirugarren adinakoentzat oso aproposa den teknika txinatarra ere egiten dugu. Ariketa errazak egiten baditugu ere, bakoitzak ahal duena eta ahal duen moduan egiten du.
Gustura etortzen al dira jubilatuak gimnasia egitera?
Bai, oso gustura etortzen dira, gorputzerako onuragarria izateaz gain giza- harremanak lantzeko modua ere badelako. Jubilatuentzat dohaineko ekintza dela kontutan izanda aipagarria da duten konstantzia, oso leialak dira eta ez dute piperrik egiten.
Zu gustura al zaude talde hauekin?
Oso gustura nabil beraiekin, oso giro jatorra izaten dugu eta guztiak oso esker onekoak dira. Oso talde polita da eta oso gustura nago.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide