Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Antxiñe Mendizabal: "Hausnarketa lana da liburua, garaiko herria ezagutzeko modua" (020. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1996/10/23
Otamotz
Oraindik ere, gerra garaiko oroitzapenen beldur dira orduko herritarrak Antxiñe Mendizabal kazetariak, “ll. Errepublika Urretxu eta Zumarragan” liburua argitaratu berri du. Antxiñek txikitatik izan du garai horrekiko jakin-min berezia, eta hasieran kuriositate pertsonala zena, liburu batean bilakatu da, bi urteko lan gogorraren ondoren. II. Errepublikaren aldarrikapena, honen bilakaera eta Gerra Zibila garaiko Euskal Herriko gertaera nagusietatik abiatu eta Urretxu eta Zumarragan bizi izandako gertakizunetan zentratzen da liburua.Udal artxibategietako dokumentuak, lekukoen testigantzak eta herrietan bizi izan den giro eta egoera ezagutzeko oso adierazgarriak diren herriko kronikak erabili ditu lana osatzeko.Liburua, hausnarketa lana dela esan digu, garai hartako bizimodua ulertzeko tresna eta herria ezagutzeko modua. Liburua osotara irakurtzen duenak, urte haietako herria eta herritarrak nolakoak ziren imajinatzea da egileak lortu nahi izan duena. Informazio hila aritu den bi urte hauetan, oraindik ere gerra garaiko oroitzapenak gogoratzeko beldurra dagoela sumatu du Antxiñek, eta liburuaren argitalpenak garai hori hein batean desmitifikatzen laguntzeak poztuko luke. Lagundu dioten guztientzako ditu eskerroneko hitzak, baina batez ere Juan Jose Arozena aipatzen du, liburuaren azken atala, Gerra Zibilean hildako urretxuar eta zumarragarrei eskainia berak egin baitu oso osorik. Kazetari izan da nola bururatu zaizu gertakizun historikoei buruzko liburua idaztea? Beti izan dut garai honekiko jakin-min berezia. Hasieran kuriositatea besterik ez zen, oso gauza pertsonala. Nire etxekoak garai hartan ezagutu nahi nituen. Duela 7 urte inguru gaiari buruzko lan bat egiteko aukera sortu zitzaidan eta bi udaletako artxibategiak arakatzen hasi nintzenean, liburu bat idazteko adinako materiala zegoela konturatu nintzen. Orain bi urte Hits & Fits Bandak eskatuta, II. Errepublikari buruzko hitzaldia eman nuen. Bertan, 60 . urte hauetan Gerra Zibilean hildakoen zerrenda osatzeko kezka buruan bueltaka izan duen Juan Jose Arozena ezagutu nuen. Juan Josek ikerketarako zuen gogoa aprobetxatu eta bi gogo batu ziren. Horren emaitza izan da liburua. Hitzaurrean, hausnarketa tresna bezala definitzen duzu liburua. Historian jasotako datu objetiboak ezagutzera ematen badira ere, elementu subjetibo askok osatzen dute liburua. Zenbat eta elementu subjetibo gehiago eduki, orduan eta osoagoa izango zela iruditzen zitzaidan: garaiko egoera ezagutzeko oso adierazgarriak diren egunkarietako herriko kronikak esate baterako. Gertaera guztiak egi biribilak bailiran idatziko banitu, egi bezala pasako lirateke historiara. Nik herriko kroniken bidez garaiko bi edo hiru pentsaera ezberdin azaldu nahi izan ditut, nahasmenean norberak bere ondorioak atera ahal izateko. Historiako liburua baino, gertakizun historiko bati buruzko erreportajea da lan hau. Zein da liburuaren helburua? Azken finean, liburua osotara irakurtzen duenak, urte haietan herria eta herritarrak nolakoak ziren imajinatzea da helburua. Herria ezagutzeko modu bat da, garai hartako gertaerak ulertzeko erreferentzia puntua. Garaia bizi izan zuteneko herritar asko izan dira zure informazio iturriak, zer moduzko jarrera izan du jendeak? Lanerako interesatzen zitzaidan jendearengana bakarrik joan naiz. Alderdi guztietako testigantzak jasotzen saiatu banaiz ere, ez dut lortu. Arazoa ez da jendea laguntzeko prest ez dagoela. Jende askok ez du garai haiek gogoratzeko gogorik. Oraindik ere, beldurra dago, garai hura bizi zuen jendea markatuta dago, eta gertatutakoak gogoratzea, ondorioak ekarriko dizkiela pentsatzen dute. Bestalde, liburua argitaratua ikusteak, askoren beldurrak zertxobait uxatzeko balio izan duela uste dut. Liburuan herritar batzuei buruz esaten diren gauza asko, beharbada mingarri izan daitezke haien senitartekoentzat. Izen asko azalduko zirela banekien, eta aitortu beharrean nago, neure kezkak izan ditudala. Hala ere, garaia ezagutzera emateko beharrezkoa zen kargu publikoak izandako pertsonen berri ematea, kargu publikoa izanik herriko bilakaeran protagonismoa izan zutelako. Hala ere, argitu nahi nuke liburua ez dagoela inondik ere borondate txarrarekin edota inor kritikatzeko asmoz eginda. Inor ez da bere senitartekoen ekintzen erantzule. Beste garai bat zela eta beste pertsona batzuk zirela ulertu beharra dago. Nahiz eta ulergarria denez garaiko biktimek beren borreroen aurpegiak ez dakiten ahazten. Hauxe da beharbada, orduko gertaerak lekukoen ahotik jasotzeko momentua, urte batzuetara ezingo baila horrelakorik egin. 1931-1939 urteak oso garrantzitsuak izan ziren, sekulako mugimendu politiko eta soziala egon zelako. Geroztik, frankismoaren amaieran izan ezik, gaur arte ez da horrenbesteko mugimendurik izan alderdi politiko eta sindikatuei dagokienez behintzat. Garai hartako testigantzak lekukoen ahotik jasotzeko garaia hauxe da. Urte gutxira dokumentuetara jo beharko da, eta beraz, une hau aprobetxatu beharra dago. Juan Jose Arozenak asko lagundu omen dizu lan honetan. Juan Josek laguntza paregabea eskaini dit, eta ikaragarri eskertzen diot Duela 60 urteko herria eta herritarrak ezagutarazi dizkit bisitan eramaten den laguna bezala. Berak bideratu nau zenbait informazio bilatzeko, halako informazioa zein etxetan topa nezakeen adierazi dit. Liburuaren azken atala, Gerra Zibilean hildako 2 herritarrei buruzkoa berea da osotasunean. Guztiok eskertu behar diogun lan handia egin du. Aldi berean, liburua osatzen lagundu didaten herritar guztien laguntza eskertu nahi nuke, eta baita bi udaletako artxibozainek, Koldo Argandoña eta Antonio Pradak eskaini didatena. Itarte Etxean ikusgai egon den erakusketa oso zaindua iruditu zaigu. Oso gustura gaude erakusketak piztu duen jakin-minarekin. Sekula ez da bi herri hauetan horrenbesteko jendetza bildu duen erakusketarik egin. Egunero 100 lagun inguru bildu da bertara. Erakusketak iraun duen bitartean egunero inguratu den herritarrik ere izan da. Asko eta asko behin eta berriz joan dira erakusketa ikustera. Jendeak kritikak egin ditu, zenbait datu zuzendu ditu eta falta zitzaigun informazioa eskaini digu. Oso positiboa izan da. Gustura beraz, idatzitako liburu eta antolatutako erakusketarekin. Oso gustura nago, hala ere, jende ugarik liburua eta argazki bilduma janzteko informazio gehiago eman didanez, liburua orain argitaratuko banu osoagoa izango litzateke.
Juan Jose Arozena: “Gerra Zibilean hildako herritarrak omendu nahi izan ditut lan honekin”
Zerk bultzatu zaitu Gerra Zibilean hildako herritarrei buruzko ikerketa egitera? Azken 60 urte hauetan etengabe buruan bueltaka izan dudan kezka zen, zama bat, asko arduratzen ninduen Gerra Zibilean hildakoek herritarren oroitzapenik ez izatea. Herrian ez zitzaien sekula omenaldirik egin, Zumarragako Udalak 13 lagunen zerrenda jasoa zuen, eta Urretxun ez da inoiz haien aldeko ezer egin. Zumarragan jasotako 13 hildakoak ez ziren inondik ere garaiko Urretxu eta Zumarragako egoeraren adierazgarri. Erabat ahaztuta zeuden hildako gehiago izan zen bi herrietan. Hildakoek herritarren oroitzapena merezi zutela pentsatuz, omenaldi gisa eta gogo handiz egin dudan lana da. Zenbat hildako izan ziren gure herrietan? Danera 75 laguneko zerrenda osatu dut. Hildako guztien izen abizenak bakoitzaren biografia eta heriotzaren nondik norakoak azaltzez gain. 42 lagunen argazkiak lortu ditut. Oraindik ez dut zerrenda bukatu. Garai hartan familia askok utzi behar izan zuten herria eta hauen inguruko informazioa jasotzea oso nekeza da.Hala ere, lanean jarraituko dut. Non lortu duzu informazioa? Hasiera batean, nik gogoan nituen izenekin, zerrenda osatu nuen, ni baino nagusiagoei galdetuz hasierako zerrenda osatu nuen. Azkenik, Urretxu eta Zumarragako udal artxibategietan, hildakoen izen abizenak eta helbidea aurkitu ditut artxibozainen laguntzarekin. Bakoitzaren biografia osatu eta argazkiak lortzeko, senitartekoekin hitz egin dut. Gerra garaian ume zinen, nola dituzu gogoan horrenbeste kontu? Gertaera historiko hura mende honetako gertakizunik zoritxarrekoena izan da, eta hori kontutan hartzen da. Errepublikaren aldarrikapenarekin eta Gerra Zibila piztu zenean batez ere, herriko bizimodua erabat aldatu zen, ohizkoak ez ziren gertaera eta iskanbila asko ikusi nituen eta hori ez da hain erraz ahazten. Gustura al zaude egindako lanarekin? Argitaratutako lana zertxobait zuzenduko nuke. 42 argazki lortu ditut eta zerrendan aipatzen ditudan 75 lagunen argazkiak lortzerik izango banu, poztuko nintzateke. Nahi izanez gero, ikertzen jarraitzeko material ugari dagoenez, artxiboak arakatzen jarraituko dut.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT