Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Pablo Antoñana, ongi etorri! (020. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1996/10/23
Otamotz
Pablo Antoñana idazle nafarra Zumarragara dator abenduan, bere bizitza eta lanari buruz hitz egitera. Idazle bikain hau, bikain bezain ezezagun, Nafarroako Biana herriak ikusi zuen jaiotzen 1927an, On Francisco Navarro Villoslada idazle integristaren jaiotetxean. Han jaio izanak, aitortzen du, eragingo zion idaz-zaletasunean. Magisteritza Logroñon ikasi ondoren, zuzenbide ikasketak egin zituen Zaragozan, eta gero idazkari izan da hogeita hamar urtetik gora Erriberako Desojo, Sansol eta El Busto herrietan. Literaturarekin lehendabiziko harremana 1948an izan zuen “Domingo” aldizkarian El aguilucho herido ipuina argitaratu zuenean. Geroztik oparoa izan da bere jarduna. Hona hemen bere lanak: El Capitán Cassou (“Acento” sarla, Madril, 1959, Nafar Gobemuak argitaratua, 1993), No estamos solos Sebastián” “Sésamo” sarla, 1961, argitaratua). El tiempo no está con nosotros (“Ciudad de San Sebastián” ipuin sarla, 1961) La cuerda rota (“Nadal” sarla, 1962, Parniela, 1995), El Sumario (Plaza y Janes, 1964), Pequeña Crónica (“Ciudad de San Sebastián” , 1973, Kurpil aldizkariak argitaratua 1975ean), Joelle, mi amiga (“Ciudad de Tudela” sarla, 1976an). Relato Cruento (“Navana-77” nobela laburren sarla, 1977), El Sumario (Plaza y Janes, 1964, Parniela, 1984) Pequeña Crónica (“Kurpil” aldizkaria, 1975, Parniela, 1984 eta 1985 ipuin saria, 1961), Botín y luego y otros relatos (1985), Patrañas y otros extravíos (1985), Memoria-Divagación-Periodismo(1996), Noticias de la segunda guerra carlista (Nafanoako Gobemua, “Panorama” saila, 1990) eta La vieja dama y otros desvaríos (Nafarroako Gobemua, 1993). Esan dezagun ez dituela liburuak bakarrik idatzi, bestelako idazlan ugari eman duela argitara. Egunkarietan, esaterako, azpimarratzekoa da 1962-1977 bitartean Diario de Navarra-n idatzitako “Las tierras y los hombres” saila, jende ugarik igandero-igandero anetaz leitzen zuena. Lan batzuek urte luzeetan izan ditu argitaragabe, hobe esan, inork ez dio argitaratu nahi izan, oso berandu arte, “beranduegi” dio Pablo Antoñanak. Aurten Nafarroako Príncipe de Viana saria eman diote eta bestetik Eusko ikaskuntzak omenaldia eskaini dio Sorladan. Oso berandu bada ere, onetsi da bere lana. Hala ere, honek ez du bere asmo eta ideietan zirkinik ere mugiarazi. Bere nortasun eta idatziak ez dira aldatu. Injustizia, zapalketa, behin eta berriro agertzen dira eta baita taldeko kainismoaren isla ere, gerra alegia: “gorroto dudan gauza bakarra salatzen dut, gerra, mendez mende bukatzen den gerra”, bereziki 1936koa. Eta honegatik galtzailea, azpiratua, beti ditu present. Testuen kalitateak harritu egiten gaitu noski, eta gero mamiak, bizitzaren krudeltasunaren azalpenak, azalkerietan ez ibiltzeak. Ezer zuritzen aritu gabe, odolari odol eta ogiari ogi esateak, poztu egiten gaitu,eta jarrerak ere bai noski, koherentzia pertsonalak, deserrian, bakarrik, etengabe iraun, han eta hantxe segitzeko indar eta erabaki sendoak. Marjinatua bizi izan da urte luzeetan, alde batera utzi dute. Artaldetik kanpo ibili da beti “ardi beltza”, ez artzainari, ez artalde jabeari, ez txakurrari jarraituz. Bere bidean ibili da. Dogma guztien azpi eta gainetik, zalantza ardatz duela: “Baiezkorik ez diot, ezezkorik ere ez, zalantza egiten dut, nire baieztapenik trinkoena: zalantza da.” Underwood idazmakina zaharrean tiki-taka imajina dezakegu, txapela buruan duela, bizar luze eta bekain iletsuekin, bere lurrari gogor atxikia, erabat lotua. Hona Antoñanaren hitzak:” Esan dezadan neuk asmatutako “herrialdean” bizi, elikatu eta adoretzen naizela, Ioar Errepublikan alegia; Nafarroako Erreinuarekin lezakeen zerikusia, harekiko menpekotasuna eta haren historiarekiko lotura dira. Gainontzean, neure “herrialdeko” historiak, maite-maiteak, lurtasunak, paisaiak, bertako gizonek egin naute eta haren produktu naiz ni. Harekin egiten dut bat, hantxe jaio naiz eta hantxe hil nahi dut. Nire lana, neure lurra eta ni neu, ziur nago, gauza bera gara”. Halaxe da, lur usaina dute bere liburuetako orrialdeek, soroko jzerdi usaina, laneko kiratsa, eta lurreko emaitzak dira, lur-lurra. Hits & Fits Bandak antolatuta, Pablo Antoñaña gertutik ezagutzeko aukera ezin hobea daukagu orain, Legazpi Dorretxean eskainiko duen hitzaldian. Gonbidatuta zaude irakurle. Euskal Herriko beste muturrean, lurrean erroturik ia 70 urte eman dituen idazle oparo hau ezagutzeko aukera ez da edonola galtzekoa. Eta ezagutzen hasteko, zer hobe Pablo Antoñanaren “Textos y Pretextos” liburu edena irakurtzea baino? Bere bizitzan egin dizkioten elkarrizketarik interesgarrienak biltzen ditu liburuak, batzuk gazteleraz, besteak euskaraz. Artikulu argi eta txukunak ere bai. Hau esatea besterik ez da geratzen: Pablo Antoñana Chasco, ongi etorri Zumarraga- Urretxura.

Ignatius (Hits & Fits Banda)

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT