Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

AGUIFES (021. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1996/11/30
Otamotz
Gaixo psikikoak aurrera aterako dituen elkarte indartsua lortu nahi dugu AGUIFES Gipuzkoako gaixo psikiko eta beraien familia eta orokorki gizartearen osasun mental a eta bizi kalitatea hobetzeko lan egiten duen giza taldea da. Duela 10 urte Donostian sortutako elkartea da. Eritasun psikikoak zituztenen senitartekoak izan ziren sortzaile nagusiak eta, psikologo, psikiatra, mediku edota gaixo psikiko ohien laguntza izan zuten hasieratik. Duela hiru urte arte, hau da, Urola Garaiko AGUIFES taldea martxan hasi arte, Donostiakoa zen probintziako talde bakarra, orain bi talde hauek ari dira lanean, biak ere elkarlanean -Urola Garaiko AGUIFESeko bi kide, probintziako batzordekideak dira – eta estatuko gainontzeko taldeekin ere harreman onak dituzte. Urola Garaiko taldea maiatzaz gero Zumarragako plazan, jubilatuen etxeko azken pisuan, udalak utzitako lokalean biltzen da. Guztira 30 lagun inguru biltzen dira bertan.Oso gogor ari da lanean, Donostiako beren lagunak ere harrituta daude taldeak hartu duen martxarekin, baina hala ere, epe laburrean eta luzarora begira ere, lortu beharreko helburu garrantzitsuak dituzte. Hemengo egoera eta dituzten helburuak Zumarragan dagoen Adimen Osasuneko Zentroan tratatzen dira inguruko gaixoak, gaixoa oso ondo atenditua dagoela esan digute, gustura daudela bertan jasotako tratuarekin. Zentroan, bi psikiatra, psikologoa, ATS bat, administratibo bat, gizarte laguntzaile bat eta astean hiru egunetan, eta egun bakoitzean bi ordu egoten den monitore bat ari dira lanean. Senitartekoen esanetan, monitorea egunero zortzi orduz egotea ezinbestekoa da eta hauxe da lortu nahi duten helburuetako bat. Izan ere, oso lagungarria zaie, okupazioren bat, lotura bat izatea. Eskuartean duten erronkarik nagusiena beraz, aisialdian eta denbora librean gaixoak bilduko diren eta aisialdirako ekintzak antolatuko dituen kluba martxan jartzea da. Gaixoek aisialdia behar bezala pasatzeko erabat beharrezkoa dutelako okupazioren bat, gainontzean etxetik irteteko gogorik gabe egoten baitira. Hau lortu ondoren, lanean aritzeko tailerrak edota etxetik kanpora bizitzeko pisuak antolatzea da egin beharrekoa, baina epe luzerako lanak amen dira hauek. Senitartekoek behin eta berriz goraipatu dute, Eva Romero, Zumarragako Adimen Osasuneko gizarte laguntzailea, “ikaragarrizko laguntza eskaini digu, berak bideratu gaitu lanean, berak animatuta eta zuzenduta hasi gara lokalarekin martxan.” Baina profesionalez gain, gaixoekin lanean jarduteko bolondres askok eskaini dute beraien laguntza. Psikiatrak, psikologoak edota buztina lantzen erakusteko prest dagoen jendea ere inguratu amen da hauen artean.   Arazo nagusia Arazorik larriena, gaixoak gaixotasuna onartzen ez duela izaten da. Gaixotzerako lagunekin eta ingurukoekin izandako harremana galduta uzten du, bere baitan zentratzen da eta ez du etxekoa ez den inorekin egon nahi. Gizarteak ez amen daki gaixo hauek tratatzen eta etxekoentzat ere oso zaila izaten da zenbaitetan. Gaixoak berak erakusten du zein jarrera izan behar den berarekin, eguneroko harremanean ikasten da eman beharreko tratua, hala ere, batzuetan egun batetik bestera ordura arte izandako jarrera aldatu beharra daga gaixoarengan eraginik ez duelako eta berriro ere hasieratik hasi behar da. Gaixo hauek oso azkarrak dira eta beraien egoeraz ere askotan aprobetxatu egiten dira. Gaisotasunari buruz O.M.S. erakundearen datuen arabera, gizartearen %4ak osasun mental arazo larriak jasaten ditu, eta hauetako %1 eskizofrenikoak dira. Populazioaren %25ak, berriz, eritasun psikikoren bat jasaten du bizitzaren uneren batean.   Rogelio Botanz eta Gari, Legazpin AGUIFES elkarteak. dituen egitasmoei aurre egin ahal izateko. hilaren 15ean Javier Arrillaga abeslari ordiziarraren kontzertua antolatu zuen Pagoeta Antzokian. Honetaz gain, urtarrilerako so kontzertu ona prestatu dute. Izan ere. urtarrilaren 2an. Rogelio Botanz kantautore kanariarrak eta Garik, Euskadi mailan hain ezaguna den abeslari legazpiarrak. Legazpiko Latxartegi aretoan abestuko dute Urola Garaiko AGUIFES taldeari laguntzeko.    
Osasun mental zerbitzuen kalitatea hobetzeko AGUIFESek eskatzen duena:
 
  • Herritarrei:
    • Gaixoez eta hauen arazoez informa daitezela.
    • Ez dezatela gaixoa baztertu bizitzaren ikuspegi desberdina izateagatik.
    • Edonork jasan dezake buruko gaixotasuna.
  • Agintariei:
    • Osasun Mental Zerbitzuen beharretara egokitzea aurrekontuak.
    • Osasunaren Lege Orokorreko artikuluak betetzea, Estatu Espainiar osoan,etxebizitza, lana eta pentsio duina banatuko luketenak.
    • Etxeko Larrialdietarako Zerbitzuak.
  • Familiei
    • Ezkuta ez daitezela.
    • Elkar daitezela gaixoen egoera eta beraien ingurua hobetzeko.
  • Gaixoei
    • Berrabiltzean saia daitezela gizartearen beraiekiko aldaketa lortzeko.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT