Antzerki tailerra Azpeitiko topaketetan (022. alea)
Urretxu Zumarragako Antzerki Tailerrak Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan “Txin txin hotsak ez du kezkatzen Gregorio” antzezlana estreinatu zuen.
Antzezlana herritarrek egin dute bere osotasunean, gidoia, Patxi Iraetak idatzi du, zuzendaria, Juanlu Escudero da, Jose Mari Tena, Estibaliz Gutierrez, Estitxu Zaldua, Estitxu Sudupe, Iker Antia, Olatz Soraluze eta Estitxu Gomez dira aktoreak, argiztatze lanetan, Alfonso Torregrosa ibili da, eszenografian, Koldo Kadierno, eszenarioa Esnal aroztegiak eta Oscar Kadiernok egin dute, arroparen diseinua, Mikel Arranzek eta Begoña Idiakezek, kartela Pedro Narbaizak egin du eta argazki lanetan Jose Antonio Tellez aritu da. Kultur etxeko langileek bideratu dute laguntzaile guzti hauen lana. Bi udalek milioi erdiko dirulaguntza eman diete taldeari. Urtarrila inguruan antzezlana herrian aurkezteko asmoa dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide