Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Pedro Berrondo: idazlea on-ereintzan (022. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1996/12/27
Otamotz

 -Hi zer haiz? -Hi zazpi Izazpi eta Izarraitzen arteko elkarrizketa

  “Mantxa-aldeko erri koxkor batean, bere izenik ez nuke gogoratu nai, bizi zan denbora asko ez dala etxeko-seme bat: lantza altxa-tokian, adarga zaar, zaldi igar ta erbi-zakur dun oietakoa”. Cervantes-en “Don Kijote Mantxa’ko” liburuaren hasiera da hauxe, Berrondo eta Lasarte’tar Pedro Maria Izaskunek (Oiartzun, 1919) maisuki euskaratutako lanetik. Ez da hau gaur goizeko kontua, ez dut nik aurkitu. Hala ere, urteak joan eta urteak etorri, beti on dena gogoratzeak zer kalte ekar lezake? Maisulan galanta Berrondorena, urte berriaren atarian gogoratzekoa. Berrondok berak egindako lana azaltzea du helburu idazketatxo honek. Idatz-eredu jator bat temen agertzea. Zenbat neke eta alper- ahalegin darabilgun maiz, euskaraz egoki hitz batzuk idazteko! Zenbat eta zenbat esaera jator, hitz, behar ditugunean bururatzen ez zaizkigunak! Berrondorengan aurkitu dezakegu iturria. Hori etorria, hori jatortasuna, egokitasuna, hori idazten jakitea, hori eredu bikaina. Ez dira neuk alitzira egindako goralmenak hauek. Ez. Berrondoren idatziak irakurrita, besterik esan al daiteke? Nork ez luke beste hainbeste egingo? Cervantes bera harro egoteko moduko lana da; neure uste apalean, euskal irakurlearentzako irakurgai aberatsa. Luzea dela esango du baten batek. Bai, baina baditu atalak, astiro irakurtzeko, tarteka, nekatu gabe, nahikoa barre egitekoak ere bai! Eta idazleari buruz zer esan? Pedro Berrondo jauna, Donostian dago apez, apal eta abegikor, inguratu nahi zaionari aholku onak emateko prest. Ez du “Don Kijote Mantxa’ko” lana bakarrik egin. Baditu oiartzuarrak beste lan batzuk ere. Apeztu eta Azkoitiko Maarixa (Madariaga) auzoan lanean aritu eta gero, Ekuadorrera jo zuen misiotara eta handik 1965ean Euskal Herrira atzera. Orduan ekin zion hainbat lan egiteari: On Manuel Lekuonaren laguntzaile aritu zen Euskaltzaindian eta Pilar Cuadraren “Perfil y pulso de Guipúzcoa” euskaratu zuen. Estornes Lasak argitaratu zion eta, alde guztietako txalo eta oniritziak entzunda, “Don Quijote de la Mancha” itzul zezan berotu zuen nafarrak. Honela, sei urteren buruan, egunero bizpahiru ordu idatziz, euskaratua zegoen ederki “Don Kijote Mantxa’ko” liburua, bi liburukitan apain. Azkoitian zegoela, ez dugu oraindik esan, kezkak garbitu eta garako bideak hartu nahian, Manresako leize-zulora joan zen Berrondo, San Inazioren bideari segiz, hantxe sortu baitzituen Inaziok ejerzizioak edo gogo jardunak. Honela, San Inazioren bizitza euskaraz jarrita ole zion eskatu zionean Telletxeak, baietz esan zion segituan, San Inazioren zorretan bezala: “Eta gustora egin lana, oso gustora, San Inazioren bizitza, nik ez dadukat damurik, oso ederki egina dago” esaten digu Berrondok. “Loiolako Inazio, bakarrik eta oiñez” liburutik pasartetxo hau bereizi dugu, Izarraitz (Hi zer haiz? -Hi zazpi- horixe Izazpi eta Izarraitzen arteko elkarrizketa) mendiaren deskribapena alegia: “Beste aldean Izarraitz, ikaragarrizko karaitz-mendia, gandorra soil eta urdinxka eguzkitan zurixka eta berde bizia egaletan gorantz gaillur-miñez. Gizon txapela jantzi lezake bizkar gaiñetara igotzen danak; mendien ugari konta-eziñ-alakoa eta itsasoaren zabala erakutsiko dizkio tontorrak. An gaiñetan biltzen dira ekaitz-egunetan Kantauri- itsasotik datozen odei-konkorrak; mendi- egaletan, gudarosteen ekiña antza, zabaltzen dira, aize-zakar aserreak Zestua-aldeko mendi artetik ero-ero sartzen diralarik. Bekozko illun beldurgarria jarri oi zaio olakoetan mendiari bere zakar itsusian. Bearraren zailla da Izarraitz, aundiaren geiegia, beldurgarriaren ezkutua eta ezkutuaren bizimena, beste nonbaiteko zeraren zera, eguzkia egunero gordetzen dan gorde- lekua. Onela, izadiaren aurpegi bi Loiola’k, alde batera bata ta bestera bestea”. Has gaitezen geu orain, Izazpi nolakoa den esaten ondo, begira dugu albotik Berrondo.
Nola idazten diozu zure maiteari? Don Kijotek bezala?
  TOBOSO’KO DULZINEARI ESKUTITZA, DON KIJOTEK “Goeneko andere agurgarri ori: Berak ez duan zoriona opa dizu, Toboso’ko Dulzinea ezti-ezti orri, urruti zorrotzak zauritua ta biotz-muiñetan urratua dagon onek. Zure ederrak arbuiatzen banau, zure kemena nere alde ez badago, zure eziñak nere alegiñarentzat badira, eziñ iraungo dut neke ontan; gogorraz-gaiñ, iraupen luzekoa ere ba da-ta. Santxo, nere ezkutari zintzoak, emango dizu berri zer-nolatan gelditzen naizen zuregatik, esker-txarreko eder ori, nere etsai maite ori! Zurea nauzu laguntzera bazatozkit, eta, ..  bestela, nai-duzuna egizu: nere biziari bukaera emanaz, zure biotz-gogorrari zor zaiona eta nere gogo onari dagokiona, egiña izango dut-eta. Ill-arteraino zure, Figura Trixte Zalduna.”

Ignatius

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT