Lanerako buelta (026. alea)
Berandu jaiki, ondo bazkaldu
hori zen bai bizitzea
denbora pasa ezin hobea
baitzen denbora galtzea
ez da erraza hori guztia
joan dela onartzea
orain hasten da langile eta
ikasle denen trantzea
hilabete bat zeruan pasa
ta infernura bueltatzea.
Burukomina, jenio txarra
eta estresa itzela
“ez nuen uste oporrak horren
azkar pasako zirela”
zuek ere bai lana hastean
egon ezkero horrela
jakin zazute alperrena ere
hala kontsolatzen dela:
eskerrak behintzat gabonetako
oporrak gertu direla.
Gorka Ojanguren
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide