Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ignacio Barrio Modernitateari aurre eginez (033. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1998/01/23
Otamotz

Nola sartu zinen musikaren munduan?

Irunen bizi nintzela, alardean atabala jotzen ikasinuen. 1947an, San Antonioko jaietan, “Oria” ezagunak jotzen arizirela, danbor  bat zuten eta dibertitzeko asmoz, jotzea erabakinuen. Ondoren, gizon pare bat etorri eta bateria jotzeko norbaitenbeharra zutela esan zidaten. Bateria jo nik? esan nien lehenmomentuan baina gero animatu eta azkenean, 1947an, “Los bohemiosdel Goierri” sortu genuen. Araba eta Nafarroan asko jotzen genuen.Ondoren, 1960an, Urretxuko txistulari taldearen lehen emanaldia izanzen, ni, atabalarekin, tartean nintzela. Legazpiko Musika Bandan, 30urtez jo nuen bonboa eta Urretxuko Bandan ere bai. 1991n aldakatikoperatu ninduten eta dena utzi nuen.

Zein urtetan ekin zenion atabalak etadanbolinak egiteari? 

1978an, atabal pare bat egin nuen. Jarraian danborradanjotzeko 50 danbor eta ondoren, Jesus Segurola txistu egilea etorrieta danbolin eta atabalak egiteko gai nintzela esan zidan  JoseIgnacio Ansorenari pare bategiteko eskatuz. Nik hasieran ez nituela egingo esan nion. JoseIgnacio Ansorena ez da musikari arrunta, katedratikoa baizik eta nola egingo nizkion ba nikatabalak eta danbolinak? Azkenean egin nion ordea eta gutunen bidez,zer aldatu behar nuen agindu zidan. Honela bada, berak agindutakoabete eta hor hasi zen dena . Neurri batean, Ansorenari zor diotartisautzan hasi izana.

Norentzat egin dituzu  atabalak eta danbolinak?

Hasieran iparraldetik eskatzen zizkidaten asko.Erromarako ere eginda nago. Pasionisten zuzendariarentzat, Orbegozorentzat egin nuen. Hemengoa da baina Erroman dago.Bartzelona, Madrileko Euskal Etxearentzat … Batzuk jotzeko etabeste batzuk apaingarri gisa eskatzen dizkidate. Gipuzkoan lekuguztietatik eskatzen dizkidate.

Zenbat pieza egin dituzu orain artean?

20 urtetan, 800 inguru. Prozesu luzea da. Fabrikanazkarrago egiten dituzte baina nirea artisau-lana da. Askotan,amaitzeko gutxi falta dela, egurren  bat apurtu eta berriz eredendara joan behar izaten dut. Pazientzia handia behar da. Nik,etxeko sukaldean egiten dut lan. Gogoa dudanean, ordutegi finkorikgabe, nire tailertxoan  sartu eta hantxe gustura egoten naiz.

Inoiz pentsatu al duzu artisautzatik bizitzea?

Ez. Behin Ramon Arbizu alkate zela, klase batzuk ematekotailer txiki bat jarriko zidala esan zidan baina ni ez nagohorretarako. Ordu jakin batzuk errespetatu beharra dago eta niretzat,aldaka eta zerbikaletako arazoak direla eta, ez da gomendagarria.

Ferietara joateari utzi egin  al diozu?

Bai. Dieta ona  egon ezean ez naiz joaten. Jendeak,joatea komeni zaidala esaten dit propaganda egiteko baina nik ez dutpropaganda beharrik. Nahiago nuke momentu honetan 3 hilabetetan inorkdeituko ez banindu. 5 atabal eta 11 danbolin egiteko enkargua daukateta horrek lana ematen du.

Zenbat sari jaso dituzu orain artean?

1993an omenaldia egin zidan Urretxuko Udalak esker onaagertuz. 1995ean Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, zilarrezkodomina eman zidan. Oso egun ona igaro nuen Errenterian. Txistulariekarkua egin zidaten eta Euskal Konposagileen artxiboan izan ginen. Etaazkenik, orain, Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak emandako diploma.Oso ondo tratatu naute leku guztietan eta batik bat, txistulariekin,harreman bikaina dut. Bertakoez gain, Elgoibar, Txistulari Elkartekoidazkaria den Sarasuarekin… guztiekin dut harreman ona.

Norbaitek jarraituko al du tradizio hau?

Ez. Lanean nagoela, bilobak etxeraetorri eta zertan nabilen ere ez didate galdetzen. Ez dute interesik.Hala ere pozik nago musika munduan baitabiltza. Iñakik, HotDogs taldean bateria jotzen du, Gorka Zumarrragako Txistulari Taldeandabil eta Maitek, klarinetea jotzen du Zumarragako Musika Bandan. 



Danbolinaren anekdota

 

 Larunbat bateanetxera nindoala, gizon batek kalean gelditu eta zera esan zidan:

– Aizu mesedez, danbolinakegiten dituen gizonen bat ezagutzen al duzu?

. Nik egiten ditut.- erantzunnion.

– Ez, nik esaten dudanazaharragoa da.

. Nola du bada izena?- galdetunion.

– Ignacio.

. Ni ere Ignacio naizba.-berriz nik.

– Ez. Hura zaharragoa da etaartisau ferietan aritzen da.

Nik nire artean, adarra jotzenari zela pentsatu nuen ni ere ferietan ibiltzen bainintzen. Azkeneanzera galdetu nion:

. Baina zu txistularia al zara?Zertarako behar duzu zuk danbolin bat?

– Gaztainak erretzeko.

Orduan ulertu nuen dena,Ojangurenengatik ari zen galdezka.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT