Hiru hilabetekaria
Poliki- poliki, presarik gabe ekin diote lanari.Honelako proiektu bat aurrera eramateak duen lana ikusita ikasturtehonetan hiru ale kaleratzeko konpromezuari eutsi nahi diote. Lehena,gabonetako oporren aurretik kaleratu zuten, bigarrena Aste Santukooporren atarian aterako dute eta hirugarrena, ikasturte amaiera bainolehen. Printzipioz hiru hilabetekaria izango da nahiz etahurrengo ikasturteari begira, maiztasuna gehitzeko asmoa izan. Orrikopuru asko baina maiztasun txikia duen aldizkaria kaleratzea baino,nahiago dute informazio gutxiago baina maiztasun gehiago duena kaleratzea.
Printzipioz lau orrialdekoa
Lau orrialdetan argazki eta informazioa tartekatzensaiatu dira, irakurgarritasuna erraztuz. Lehen alean, aurkezpena,maila ezberdinetako ikasle taldeen argazki batzuk, agenda, aholku etaikastolako jangelari buruzko informazioa eskaini dute. Atalakoraindik erabat zehaztu gabe dituzte baina helburua ikastolaezagutzea dela jakinda, gai edo helburu orokor honen inguruan aritukodira beti ere. Aldizkaria euskaraz kaleratzen bada ere, euskaraz ezdakiten gurasoei begira, erdaraz ere argibide batzuk ematen dira.
Ez dute produktu itxi bat egin nahi. Momentuzikasleei banatu zaie baina agian, aurrerantzean, ikasle ohiei erebanatuko zaie. Herrian banatzeko aukera ere ez dute baztertzen bainadena den, aukera guzti hauek aztertzen ari dira oraindik.
Izena jartzeko lehiaketa
Izen egoki bat jarri nahi izan diote aldizkariari etahorretarako, lehiaketa bat antolatzea bururatu zaie. Ikasleen arteanharrera ona izan du lehiaketak. Irabazleak, ordain sariaz gain, berakasmaturiko izena ale guztietan ikusteko ohorea izango du.
Dagoenekoz bigarren aleari begira lanean ari dira. Lanaerrazteko asmoarekin, aldizkari batzordea handitu egin dute. Bigarrenaleak, lehenak baino lan gutxiago ematea espero dute.