.-Zer izan nahi zenuen umetan?
Lehendabizi gizona, gero apaiza.
.-Dutxatzeko ur hotza ala beroa?
Beroarekin hasi eta hotzarekin bukatu.
.-Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu?
Elizako lanak egitea.
.-Ze opari hartuko zenuke gustura?
Ez naiz opari zalea.
.-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Aita Santua.
.-Asteburua deskantsatzeko ala gehiago nekatzeko?
Gehiago nekatzeko.
.-Zure gorputzeko zein atal aldatuko zenuke?
Ezer ez.
.-Nora begiratzen diozu lehenik neska bati?
Begietara.
.-Zer falta zaio Urretxu-Zumarragari?
Zine bat.
.-Zumarraga-Urretxuko gustuko toki bat?
Antio.
.-Zumarragan ezik non biziko zinateke gustura?
Hondarribian.
.-Zein da duzun ohiturarik okerrena?
Burugogorra izatea.
.-Bete gabeko amets bat?
Bakea.
.-Musika entzuteko, dantzatzeko, jotzeko ala kantatzeko?
Entzuteko.
.-Kantu bat.
Iparragirreren zortzikoak.
.-Zain egon ala besteak zure zain?
Ni oso puntuala naiz.
.-Zer da gehien baloratzen duzun gauza?
Bizitza.
.-Norengatik joango zinateke azken muturrera?
Familiarengatik.
.-Gaua ala eguna?
Eguna.
.-Lo egiteko zer?
Logura.
.-Gustuko janari bat?
Indabak.
.-Ura, ala…
Ardoa.
.-Zein da esan bai, baina azkenean egin ez duzun hori?
Bidaia Erromara.