XIV. bertso paper lehiaketaren sari banaketa ere urrian izan da (041. alea)
A mailan 6 partaide aurkeztu dira eta B mailan, berriz, 4. A mailan bi beasaindar nagusitu dira. Irabazlea, “Oroitzapenetan aske” izenburua duen lanaz, Ekaitz Goikoetxea izan da eta bigarren Iker Zubeldia “Txapelketaren haritik kulunkan” lanaz.
B mailan garailea Joseba Barandiaran legazpiarra izan da, “Irlandako oihartzuna” lanaz eta bigarren herriko bertso eskolaren partaide den Gorka Ojanguren “Txikitako lagunik onena” izenburudun bertso-paperaz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide