Zer diote Urretxu eta Zumarragako politikariek gobernu berria eta bake prozesuari buruz? (043. alea)
Hizketaldiak hiru puntu nagusi izanzituen:
1. Gobernu berria: zergatik gobernu haueta zergatik orain.
2. Gizartearen papera baketzeprozesuan.
3. Nola inplikatu estatu mailakoalderdiak eta gizartea bakeratze prozesuan.
1. Gobernu berria
EAJ (Jesús Iturbe)
Gobernu berri hau su etena eta ondorenhasitako bake prozesuaren ondorioa da. Oraingo helburu nagusiaerabateko bakea lortzea da eta horretarako gure alderdiak egin ahalakegingo ditu. EHk borondatea erakutsi du eta elkarrekin lan egitekoaukera dugu, baina PSE eta PP partaide izateko lan egiten jarraitukodugu. Hala ere, aurrera egiteko borondaterik ez badute kanpoangeldituko dira.
PSE/EE (Paco Parra)
PSE ez dago gobernuan, gobernuaosatzeko elkarrizketetan parlamentuaren esku egon beharko liratekeengaiei eman zaielako garrantzia eta ez gobernu gaiei. Bestalde, EHriinstituzioetan parte hartzeko deialdia egiten diogu. Konstituzioa etaestatutua herriak onartuak dira eta aldatu behar badira beraiekazaltzen duten bidetik aldatu behar dira. Bakea lortzeko foroa ez daEuskal Herria soilik, baita estatu espainiarra eta Europa ere.
IU/EB (Martín Otxoa)
Orain arteko gobernuak eskuindarrakizan dira eta oraingoa ere halakoa izango da. EA eta EAJ (JesúsIturbe) enbor bereko adarrak dira. Gobernu honek ere ez dulangileriaren alde egingo. Gobernu berrian egoteko eskaintzak izanomen ditugu, baina ez genuen ezkerraldeko “partxe” hutsa izannahi. Gure programa aintzakotzat hartuko balute, gobernuarenpartaide izango ginateke. Lehen ere oposizioa ginen, eta orain ereoposizioa egiten jarraituko dugu.
EH (Jon Mikel Irigoras)
Momentu historikoan gaude eta gobernuberriak bide berriak jorratu behar ditu. Gizarteak argi du estatutuaagortua dagoela eta eredu berri bat lortu behar dugu. Horretarakoudal batzarren erakundea proposatzen dugu. Euskal Herriko udalguztiak ordezkatu eta 6 herrialdeak batuko lituzkeen instituzioa hainzuzen ere. Baskongadetako gobernuak 3 herrialde besterik ordezkatzenez dituenez, ez gara bertan sartu.
EA (Martin Aranburu)
Osatu den gehiengoa demokratikokihautatutako gehiengo bat da, beraz edozein gobernuk duen legitimazioberdina dauka. Alderdi hauen artean bakeratze prozesua aurreraeramateko erabateko adostasuna dagoenez, gobernu honek papergarrantzitsua joka dezake Madrilen. Gainera ikuspegi abertzaletikburutuko da Eusko Jaurlaritzako politika eta honek Euskadin jendeaskori ikusi araziko dio abertzaleok ez diogula inori ezer inposatunahi.
2. Gizartearen papera bakeprozesuan
EAJ (Jesús Iturbe): Egoera lasaitu beharrean nahastu egin da. Bakea denon artean lortubehar dugu, EA eta EHrekin akordioak lortu baditugu ere, bakarrikjoateak ez garamatza inora. Denon artean bakea lortzeko guztiokzerbait eskaini beharko dugu.
PSE/EE (Paco Parra): Herri hauoso plurala da eta kontuz ibili behar gara ondokoa ez mintzeko.Gobernu berria abertzalea da, ni ez naiz antiabertzalea, bainagobernu berriari abertzale eta ez abertzaleen arteko zatiketa ezegitea eskatuko nioke. Euskal herritar guztion gobernua izatea eta ezabertzaleena bakarrik.
IU/EB (Martín Otxoa):Lizarrako akordioa onartu genuenean benetan onartu genuen eta babesosoa emango diogu bakea lortzeko ekimen guztiak bultzatuz. Zenbaitgizarte mugimenduek sinatu zuten akordioa eta alderdi politikoekhauekin batera lan egin behar dugu. Ahal duguna egingo dugu gizarteaakordioan inplikatzeko.
EH (Jon Mikel Irigoras): Taldeezberdinek sinatu zuten Lizarrako akordioa, gizartearen islada da etailusio handia sortu du. Baina zenbaitek beti dute aitzakiaren bat:lehen bahiketak… orain euskal gizartearen pluralitatea. Bainapluralitatea estatu mailan zein Euskal Herrian dago. Estatuarenpluralitatea onartu beharrak min egiten die.
EA (Martin Aranburu): Euskalgizarteak bake prozesuan inplikatu beharra du, baina ardatza alderdipolitikoek eta agian sindikatuek eraman beharko lukete. Gizarteakalderdi politikoen pausuak era zorrotzean aztertu beharko lituzke,gaizki egindako pausuak salatuz eta bake prozesuaren aldeko ekintzakplazaratuz. Une honetan gizarteak PP salatu behar du, interesatzen ezzaion bake prozesua geldiarazten ari delako. Aldi berean PPrenaurkako ekintzak ere gaitzetsi beharko lituzke.
3. Estatua nola inplikatu
EAJ (Jesús Iturbe):Ahalmen handiko herri bat garela erakutsi behar dugu. Produkzioaridagokionez maila onean gaude eta indarkeriarik gabe are hobe aritukogara. Kanpoan gure balioaz jabetzea lortzen badugu, nahi dugunguztian laguntza lortuko dugu.
PSE/EE (Paco Parra): Hemendikkanpo oso ondo onartzen gaituzte. PSEk ez du autodeterminazioarazorik, baina gainontzekoek honen inguruan arazoren bat ikustenbadute, beharrezko pausuak eman beharko dira. Guzti hau legeakeskaintzen duten bidetik, noski.
IU/EB (Martín Otxoa): GukLizarrako akordioa sinatu genuen eta IUren babesa dugu. Lizarrakoakordioa estatuko osoko gizartean zabaltzea da gure alderdiaren lana.Hauteskundeetan izandako jaitsierak ez du aldatuko IU/EBreniritzia Lizarrako akordioari buruz.
EH (Jon Mikel Irigoras): Estatua bake prozesuan inplikatzeko, lehenengo bere buruzagiekjarrera aldatu beharra dute. Guk ez dugu ikusten jarrera hau aldatukodenik, lehen biolentzia zen, gero… beti dago aitzakiaren bat.Euskal Herriaren autodeterminazio nahiak gobernua beldurtzen du.
EA (Martin Aranburu): Hasteko,komunikabideek hemen gertatzen denari buruzko informazio faltsuaeskaintzeari utzi behar diote. Gehiengoa negoziazioaren alde dago eta jarrera demokratikoa duenak hau onartu beharra du. Hemen ez duguezer inposatu nahi, hori ulertarazten badugu akordioaren aldekomugimenduak ere suspertuko dira Espainian.