Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Pello González, Urretxuko alkatea, Udal Ordezkarien Biltzarreko mahai iraunkorrean (045. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1999/02/23
Otamotz

Zer da zehazki Euskal Herriko UdalOrdezkarien Biltzarra?

Hasteko hori da zehaztu beharrekoa,udal ordezkarien biltzar bat dela eta ez udalerriena. Gure borondatezideia eta helburu batzuekin bildu garen udal ordezkari batzuk gara.Aurretik herrialde guztietako zenbait alkate bildu eta erapertsonalean biltzeko deia luzatu genien alkate guztiei eta alderdiguztietako bozeramaleei. Azkenean hego Euskal Herriko abertzaleak,independenteak eta iparraldeko Abertzaleon Batasuneko ordezkariakbildu ginen. Bertan elkartu ginenok kargu bat dugu, baina titulupertsonalean joan ginen, ez udal plenoak agindurik eta udalaordezkatuz. Iruñean bertan sortu zen organoaren ezaugarriakbiltzen dituen testua adostu genuen.

Zeintzuk dira biltzarraren betebehareta helburuak?

Bake prozesua konsolidatzea eta EuskalHerria nazio bezala ulertzen duen instituzio bat sortzea. Honek orainartekoek biltzen ez dutena biltzen du: 6 herrialdeak alegia. Bertangaudenoi udal ordezkariak izateak eta elkarlanerako borondateakbiltzen gaitu. Zenbait gai amankomunean landu nahi ditugu nazioikuspegi batetik: euskara, ekonomia, kultura… ezaugarri amankomunakbaititugu. Gero, organo honetan har ditzakegun erabakiak herriborondatetik sortutako instituzioetara igorri behar ditugu, hauekbaitute erabaki hauek aurrera eramateko ahalmena. Ez dugu inongoerakunderik ordezkatu nahi, topaketa organo bat sortu baizik.Bestalde, biltzarraren azken betebeharra Europa eta mundu mailanEuskal Herria nazioa den ideia agertaraztea izango da.

Bestalde, ekimena aurrera ateratzekosortu den mahai iraunkorrean zaude…

Bai, batzarrean 10 pertsona aukeratuziren proiektua aurrera ateratzeaz ardura zitezen eta ni hauen arteannago. Hemen EAJk 5 ordezkari ditu, EHk 2, EAk beste bi etaAbertzaleon Batasunak beste bat. Gure eginbeharra, organoarenestatutuak zehazteaz gain, zenbait ekimen aurrera ateratzea ereizango da. Guk gehiengoz hartzen ditugun erabakiak gero alderdiekbeste instituzioetan bultzatzeko ardura izango dute. Egia esan,ekaineko udal hauteskundeek puntu eta jarraia suposatzen dute.Ordurarteko ekimenak gehienbat estatutuak zehaztu eta zenbait ideiabiltzea izango da. Ekimen zehatz bat Aberri Eguna elkarrekin ospatzeaizan daiteke.

Zein onura somatzen dizkiozu UdalOrdezkarien Biltzarrari?

Behin betiko bakea lortzeko apustuargia da. Orain arte indarkeriak abertzaleak zatitu egin gaitu etabehin hau desagertu ondoren, elkarrekin lan egiteko erabakia hartudugu. Instituzio berriak sortzeko gehiengo indartsuak ez ditugunbitartean hau ontzat emango dugu eta helburu berberaren alde lanegin. Nahi dugun herri eredua zehaztu eta eredu honentzat lanplangintza finkatu behar da. Ondoren hau transmititu egin beharko da.Herriaren %53ak uste badu orain artekoa gainditu beharra dagoelazerbait egin beharko da. Estatutuaren eremua ez bada erreferentea etakonstituzioa eraso behar bada nola eta noiz zehaztu beharko dugu.Baina Udal ordezkarien biltzarrak ez du zatidurarik sortu nahi,gehiengoak nahi duena aurrera ateratzeko bide berriak sortu baizik.Azken finean, herri hau euskaldunon gehiengoak nahi duena izango da.

Zer gertatzen da kanpoan gelditzendirenekin?

Argi dago, nahiz eta guk bezalapentsatzen ez duten nolabait integratu egin beharko ditugula.Protagonismoa eman beharko zaie. Demokrazian gehiengoak agintzen duenarren, gutxiengoak errespetatu behar dira. EAEn, adibidez,gainontzeko %47a ordezkatzen dutenekin kontzentzu bat lortu beharkolitzateke egoera aldatzeko. Baina adostasuna lortzerik ez badagogehiengoaren indarra erabili beharko da. Beti ari ziren esaten HBinstituzioetara joan behar zela eta orain ez dute gustuko. Badirudilehengo egoeran egokiago zeudela. PP, PSOE eta UA ere batzeaz hitzegiten hasi dira, hala egiten badute argi utz dezatela herri hauespainola izan dadin egiten dutela.

Baina aurkako korronte indartsuhorri aurre egiterik izango al duzue?

Guk ideia saldu dugu, beste gauza batda zenbait kritika interesatu egotea. Lanean jarraitu beharra dugupolemika artifizial horiei guztiei jaramonik egin gabe. Gure buruaezagutzera eman beharra dugu gu ordezkatzen ez gaituztenak sortzenari diren efektu txarra saihesteko. Egoera hau ezin da luzaroanmantendu, egonkortasun falta hau esparru egokia lortu ez delakoematen da. Nik uste kosta egingo dela, baina 5, 10… urtetako epeanEuskal Herriari erabakitzeko aukera emango zaiola eta inork ezingodiola erabakitakoari ezetz esan.

Gehiengoaz ari zara, baina Nafarroaeta Iparraldean egoera oso ezberdina da.

Gure aldarrikapenak herrialdebakoitzaren izaera errespetatzen du. Argi dago Araban ere arazoak sordaitezkeela, abertzaleon arteko batasuna bultzatzea apostu handiabaita. Gure helburua ekintzen bidez integratzea da, jendeak ulerdezala arlo amankomunetan lan egitea besterik ez dugula nahi. Bestebatzuk sortzen ari diren beldurrak kentzea lortu behar da. Nafarreiikustarazi behar zaie, adibidez, bertan euskararen koofizialtasunaizatea aberasgarria dela eta ez inposizio bat. Gainera, bere garaian,nafarrei ez zitzaien galdetu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarekin bateraegon nahi zuten edo ez. Beharbada momentu hartan PSOEk azken uneanerabakia aldatu ez balu gurekin legoke.

Gaiaz aldatuz, ekainekohauteskundeetara aurkeztu behar al zara?

Alderdiaren eskaintza jaso nuen etajarraitu egingo dut. Lehenago bi alderdietako buruzagitzak adosjartzen badira, badirudi Urola garaiko 4 herrietan EAJ eta EAkzerrenda amankomunak aurkeztuko ditugula. Orain arte aurkeztunaizenetan nik egin ditut zerrendak eta nire ideiekin bat datorrenjendeaz inguratu naiz. Oraingoan asko hitz egin beharko da, bainazerrenda amankomunak aurrera aterako direla uste dut. Hauteskundeakbaino lehen eztabaidatu eta egokiena aurretiko programa amankomunaegitea litzateke. Alkatetzarako hautagaia 95ean boto gehien jasozituen alderdiarena izango denez, Urretxun ni neu izango nintzateke.Kalkuluen arabera EA eta EAJk alkatetza dezente irabaziko ditugu,hauen artean Zumarragakoa, eta PSE izango litzateke kaltetuena.Bestalde, hego Euskal Herri mailan asmoa Foru Aldundietara etaabertzaleok lehen indarra izateko arriskua dugun lekuetara elkarrekinaurkeztea da. Baita alderdi batek eskatu eta besteak baiezkoa ematenduen lekuetan. Nik uste Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiakgutxienez abertzaleak izango direla eta abertzaleak 3 alderdienakesan nahi du.

Gerta al daiteke hiru alderdiabertzaleak PP edo PSEri alkatetzak kentzeko ados jartzea?

Ez, EH ez legoke hau egiteko prest;beraiek ere honelako ekintzengatik lehenago kaltetuak izan baitira.Beraiekin ere hitz egin zen zerrenda amankomunetan sartzeko baina ezzuten nahi izan. Dena den, hauteskunde aurretiko batasunen aurka ezdute ezer, hauteskunde ondorengoak dira gustuko ez dituztenak.

Euskal Herriko Udal Ordezkarienaldarrikapena

Iruñean bildutako udalhautetsiek honako bost puntuotan bildu zituzten udal izaeranoinarritutako instituzio nazionala eratzeko nahia eta helburua:

1. Euskal Herrianazio bat dela aldarrikatzea.

2. Euskal Herriarenegituraketa politikoa eraikitzeari laguntza ematea, lurraldetasunarenlekuko izanik eta sei herrialdeetako udal ordezkariak esparruerkidean batzeko asmoz.Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea,prozesu dinamiko eta demokratiko gisa ulerturik eta euskal herritarguztien erabakimen eta partehartze askean oinarriturik.

3. Erakundeiraunkorra izateko asmoarekin jaio da; borondateak pilatu eta batzekosortua da eta ez du, ordea, beste erakunde baten bihurtzeko asmorik.Izan ere, erakundea nazio esparrukoa denez, Euskal Herrikoantolakuntza instituzional zein politikoa egituratzen sortu beharrekoazterketa eta eztabaidak bultzatuko ditu, dinamika politikoarekin bateginez. Egituratze honen zehaztasunak prozesu demokratiko batenmenpean adostu beharko dira, non euskaldunen parte hartzea funtsezkoalitzateke eta herrialde historiko guztien nortasuna eta eraentzaerrespetatuko lirateke.

4. Herrialdeguztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea.Erakundea zabalik dago Euskal Herriko erkidego naturalean bereiharduera garatzen duen hautetsi guztientzat, politika, kultur,soziologi eta ekonomi erkidego gisa definitzen gaituzten lan etalankidetza esparru guztien inguruko ekintza bateratua ahalbideratuz.Esparruok ondokoak dira, besteak beste: hizkuntza, kultura,kirola,ingurugiroa, lurraldearen antolaketa, ekonomi garapena, ongiizatea…

Lehendabizi, EuskalHerriari buruzko diagnostiko oinarrizkoa egingo litzateke: geroago,nazio eraikuntzaren arazo eta erronka erkideei modu bateratu etahomogeneoan egingo litzaieke aurre, eta proposamen zehatzak besteesparru instituzional batzuei, gizarte mugimenduei, erakundeei, e.a.bideratuko litzaizkieke.

5. Nazioartean,Euskal Herria nazio berezkoa ea desberdindua dela adieraztea, baitaEuskal Herriak nazio gisa ihardun nahi duela Europako gerokoegituraketan eta instituzioetan ere.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT