Hori idatzi zenetik hona urteak pasa arren gure herrira etorriz geroantzeko zerbait esateko aukerak daudela deritzogu, eta adibide gisaiaz gertatu zena gogora ekarriko dugu. Alkate eta zinegotzi alemanbatzuk Urretxun izan ziren eta hemen igaro zuten azken eguneanbertako korporazioarekin afaldu ondoren hango eta hemengo alkateekguztiontzat hitz egin beharra izan zuten. Hangoek alemanierazesandakoa gaztelerara eta gazteleraz esandakoa alemanierazerrepikatuz. Ondoren, bertan ginen guztiok abesten hasi ginen, batzukalemanieraz eta beste batzuk euskaraz, guztiok txanda errespetatuz.Bisita horren ondorioz ez dakigu haiek honako hau idatzi zuten alaez: “Urretxun gazteleraz hitz egiten dute eta abestu euskaraz”.Auskalo!
Herria euskalduntzen ez den bitartean agian halako gauzak entzunbeharrean suertatuko gara, baina herriko ordezkariek ez daukatezergatik ez utzi garbi gure hizkuntza zein den kanpoko norbaitenaurrean, eta ezta ere euskara erabili ezinean suertatu edozeinherritarrekin. Hau ekiditeko PNV-EAJ eta EAko ordezkari batzueiplanteatu genien bilera bat egitea euskararekiko hitzarmenaaztertzeko eta hala udaletxearekiko harremanetan herritarrek euskaraerabiltzea posible izan dezaten. Egunak pasa dira eta haien aldetikdagoen erantzuna isiltasunarena da, antza denez euskaldun petoakdirenen botoak nahi dituzte baina euskaldunenganako errespetuarenkonpromezua ez dute nahi.
Badirudi Urretxuko PNV eta EAk ez dutela kontuan hartzen euskara ezduenak euskara dutenekin komunikatzeko ezintasuna adierazten duela.
Jon Mikel Irigoras
Jesus Mª Urbegain
Urretxun H.B.ko zinegotziak