Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Udal hauteskundeetako mahainguruak (048. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1999/06/23
Otamotz

           Otamotzek bi herriotako informazioa lantzen duenez, mahaingurubana antolatu genuen Zumarraga eta Urretxun. Alderdi guztiakgonbidatu genituen arren, PPk ez zion gure gonbiteari erantzuneta Ezker Batuak ez zuen Zumarragan parte hartzerik izan, ezbaitu euskarazko ekitaldi batean parte har dezakeen inor.

           Urretxuko mahaingurua ekainaren batan izan zen Pagoeta Antzokian etabertan EA/EAJ koalizioko JonAldamak, PSEko Mikel Serranok, EHko JosebaGarmendiak eta EBko José Andrés Martinekparte hartu zuten.     

           Zumarragako ekitaldia, berriz, ekainaren 3an izan zen LegazpiDorretxean eta bertara PSEko Jesús Mari Mendia,EA-EAJ koalizioko Aitor Gabilondo eta EHko MikelElgarresta alkategaiak hurbildu ziren.

           Oraindik hauteskunde kanpainaz aspertu ez bazarete, mahainguruokUrola Telebistan ikusteko aukera duzue eta guk ereondorengo orrialdeetan bertan esandakoak bildu ditugu oso eralaburrean. 

 

Hirigintza (Urretxu):EA/EAJ: “28.000M2tako parkea egiteko asmoa dugu“Campo de batalla” izenaz ezagutzen den inguruan.” “BidegorriaLegazpi eta Deskarga aldera luzatu behar da.” “EuskoJaurlaritzaren laguntzaz hirigune historikoan zenbait etxe berritueta salgai zein alokairuan jarri behar ditugu.” “RENFEren zenbaitlursail desjabetu behar dira herriarentzat.”

 

PSE/EE: “Estudio bat egin behar da etorkizuneanbariantea egiteko.” “Babespen ofizialeko etxe gehiago lortu behardira.” “Auzoetako argiztatzea erdigunekoa bezalakoa izan beharda.” “Alokairua bultzatu behar da. Horretarako etxe hutsakdituzten jabeekin akordio batetara iritsi behar da etxe hauek beharez dituzten epean alokairuan jar ditzaten.”

 

EH: “Babespen ofizialeko etxebizitza gutxi egindira.” “Etxe hutsak dituztenekin akordio bat sinatzea bultzatzendugu, alokairuan jarri ditzaten behar ez dituzten bitartean. Udalaketxe hauekin poltsa bat egin eta alokairu sozialean jarri behar ditu,20.000 pzta ingurutan.””Lur zoru publikoaren erosketa bultzatubehar da.”

 

IU/EB: “Mugikortasun arazoakdituztenentzat moldatu behar dira eraikinak. Eraikuntza publikoetakosarrera moldatu behar da erraz sartzeko aukera izan dezaten.Dirulaguntzak eman behar dira eraikita daudenak  moldatzeko.” 

 

Hirigintza (Zumarraga):

 

PSE/EE: “210 etxebizitza sozial berri egitekoasmoa dugu eta gestioak eginak ditugu lurra ia dohainik lortzeko.Etxe hauetako gehienak alokairuan jarriko ditugu. Bestalde, Artizauzoan beste 50 etxebizitza sozial egiteko asmoa ere badugu.”

 

EA/EAJ: “150 etxe egiteko proiektua dago etabeste 200 martxan jarri nahi ditugu biztanle kopuruaren jaitsierariaurre egiteko.” Esteban Orbegozo eta Etxeberri auzoetan konponketalanak egiteko asmoa dugu eta Leturias auzotik DIA merkatal zentrorajoango den espaloia egin ere bai.” “Bidegorria Legazpirainoluzatu nahi dugu.”

 

EH: “500 etxebizitza hutsik daude etahauek betetzea izan beharko litzateke helburua, alokairua bultzatuz.”“Etxe berriak egitekotan, etxebizitza sozialak izan behar dira.” 

 

Euskara (Urretxu):

 

EA/EAJ: “Erronka nagusia erabilpenarena da.Kontzientziazioa lortu behar da eta horretarako Euskal Herrikoudalerri guztietan martxan jartzen ari den normalizazio plana dago.Lehen pausua administrazioan euskara erabiltzea da. Beste plan osogarrantzitsu bat transmisio kanpaina da: guraso, irakasle,ikasleak… akordio batetara iritsi behar dira erabilpenabultzatzeko.” “Alkateak ere pausuak eman ditu azken lau urteetanbere euskara hobetuz.”

 

PSE/EE: “Aktiboki parte hartuko dugu euskarabultzatzeko eta hautagai euskalduna aurkeztea aurrerapauso bat da.Orain udal batzarretan ez dugu betorik izango. Izan ere, euskaraz ezdakitenekiko errespetu falta da plenoetan beraiengana euskarazzuzentzea.”

 

EH: “Erabilpena da arazo nagusia. Kaleangehiengoa euskalduna da eta euskararen inguruan murgilduta daudenhainbat taldeen elkarlanaz arlo ezberdinetan erabilpena bultzatzekoplan bat egin behar da.” “Legealdi honetan batzorde buruak etaalkategaia euskaldunak izatea ziurtatu behar da, ez udaletxekolangilegoa soilik.” “Udalak bere iharduera euskaraz egin eta beremenpe dauden zerbitzuetan ere euskara bultzatu behar du.”“Matrikulazio kanpainetan esfortzua egin behar da, baitaunibertsitatean eta UGLEn ere euskalduntze planak egin.” “UTBneuskararen presentzia duina ziurtatu behar da.”

 

IU/EB: “25-30 urte bitartean daudenetakoasko euskalduntzea ez dugu lortu eta erronka gazteekin dugu. Udalakekintza erakargarriak antolatu behar ditu gazteentzat eta hauekeuskaraz izan behar dira.” 

 

Euskara (Zumarraga):

 

PSE/EE: “Euskara bultzatzearen, eta ezinposatzearen, aldekoak gara. Elebitasunaren alde gaude.”

 

EA/EAJ: “Herritar guztien hizkuntza eskubideakerrespetatzearen aldekoak gara. Gure aldetik ez da inposiziorikegongo, baina alferkeria egon badago eta ahaleginak eskatuko ditugu.Bestalde, udalak azpikontratatzen dituen enpresei euskaraerrespetatzea eskatuko diegu.”

 

EH: “Erabilpena beharrezkoa da eta hauudaletxetik hasi behar da. “Euskararen udal kontseilua”bultzatuko dugu, non euskararen alde herrian lan egiten duten taldeezberdinak bilduko diren.” “UTB euskalduna izatea lortu beharradugu.” 

 

Hezkuntza (Zumarraga):

 

PSE/EE: “Eskola publikoaren aldeko apustuaegingo dugu. Ikastolak sare publikoan sartzeko aukera izan zuen etaez zen aukeraz baliatu.” “Institutuei ez zaie behar adina etekinateratzen . UGLE eta institutua koordinatu behar dira.”

 

EA/EAJ: “D ereduaren aldeko apustua egingodugu. Eskola publikoak gure laguntza izango du, baina baita Ikastolakere, pribatua izan arren zerbitzu publikoa eskaintzen baitu.”

 

EH: “D eredua bultzatzen saiatuko gara.Eskola publikoaren alde gaude, baina ez Buesa jaunak egin zuen eskolapublikoaren ereduaren alde.”

 

Gazteen bergizarteratzeko zentroa (Zumarraga):

 

PSE/EE: “Gazteen bergizarteratzeko zentroarenalde gaude. Ez da kale borrokan aritu direnentzat bakarrik, baitadelitu zibilak egin dituztenentzat ere. Zentro hau beharrezkoa da etagazte hauentzat onuragarria.”

 

EA/EAJ: “Gartzelek ez dute bere helburua izanbeharko litzatekeena lortzen, baina hemengo hau gartzela bat bainoaskoz hobea da. Gauzak ondo egin ezkero onuragarria izango da.”

 

EH: “Gu guztiz aurka gaude. Egia daudalean onartu zela, baina hasieran onartu zen hura 16 pertsonentzakozen eta irekia. Eraikitzen ari direnak, berriz, 40 gazteentzako lekuadu eta itxia da. Argi dago gauzak ez direla gartzeletan konpontzen.” 

 

Turismoa (Zumarraga):

 

PSE/EE: “Antion hotela jartzearen aldekoakgara, baina ingurugiro eta baseliza errespetatuz”.

 

EA/EAJ: “Turismoa bultzatzeko bailarakoudalerrien arteko koordinazioa lortu behar dugu. Beharrezkoa da Antioeta Lenburrek harremanak izatea denon onurarako.

 

EH: “Kanpotarrak bertara erakartzearenaldekoak gara, noski; baina Antioko ingurua dagoen bezala mantendubeharra dago. Ez dugu hotelik behar bertan.” 

 

Industria (Urretxu):

 

EA/EAJ: “Mugitegiren 4. fasea egin behar dagoialdean  Foru Aldundiak dituen lurretan. 16.000m2 gehiagoizango dira.” “Bailarako 4 herrion artean zoru industrialamankomuna bultzatu behar dugu.” “Industria handitu eta hobetzekoBeasain-Durango eta Azkoitirako errepidea konpontzea behar dugu.”“Duela 5 urte eginiko plan estrategikoa amaitua dago eta berriaegin beharra dago. Udaletxeak, UGGASA, UGLE, langile eta enpresariakhartu behar dugu erredaktatzearen eta aurrera eramatearen ardura.”

 

PSE/EE: “Mugitegi industrialdea Deskargarantzzabaldu beharra dago. Bestalde, gu ere bailarako zoru industrialamankomuna lortzearen alde gaude.”

 

EH: “Analisi bat egin behar dugu: eaindustriari dagozkion zerbitzuetan ondo gabiltzan edo ez.” “Planestrategikoa beharrezkoa da, baina garrantzitsuena ez da idaztea,idatzitakoa betetzea baizik. Gure industria ez dago prestatua krisibatetarako, ez dira neurriak hartu. Plan estrategikoari eduki sozialaeman behar diogu. ” “Enpresa kultura berria bultzatu behar dugu.Enpresa txiki asko ditugu eta euren arteko elkarlana eskasa da.”“Bi gauza guztiz beharrezkoak ditugu bailarara enpresa handi baterakartzeko: lur zoruaren politika koordinatua bailarako 4 herrienartean eta garraiobide egokiak.  Zoritxarrez Beasain-Durangoatzera bota dute 2.009. urtera arte. Udaletxetik presio bideakbultzatu behar lirateke, Etxegarate inguruan egon den udalenmugimendutik ikasi behar genuke.” 

 

Industria (Zumarraga):

 

PSE/EE: “UGGASA indartu beharra dago erakundeezberdinak bertan sartuz.” “Beasain-Durango 2.009an bukatzekoasmoa dago eta eskura ditugun baliabide guztiak erabili behar ditugulanak berriro lehenbailehen has daitezen.” “Oiaun zoru industrialbezala erabiltzearen aldekoak gara.”

 

EA/EAJ: “Industrialdearen 3. fasea amaitu nahidugu eta Beasain-Durango lehenbailehen bultzatu.” “Mankomunitatemailako industria gune handi baten aldekoak gara eta lur egokia zeinden teknikariek esango dute Beasain-Durango errepideak jarraitukoduen ibilbidearen arabera.”

 

EH: “Bailarako herrien arteanindustrialde handi bat prestatu behar dugu eta hau Oiaun izandaiteke. Errepide egokiak ere behar ditugu, noski. Baina enplegua ezda Oiaun soilik: ETTak eta ”zabor kontratuak” desagertarazi beharditugu.”

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT