Zer da zehazki “Euskal Party”?
Motorrean ibiltzen den jendeak leku ezberdinetan elkartzeko ohituraduen bezala, guk ere hala egiten dugu. Bertan lan ezberdinak egitenditugu ordenagailu bidez: grafikoak, musika, animazioa… etalehiaketa moduan antolatzen dugu. Maila ezberdinak daude eta lanakpantaila erraldoietan ikusten dira. Ondoren epaimahaiak bere erabakiahartzen du. Ordenagailu guztiak sarean daudenez, joko ezberdinetanere denok parte hartu eta txapelketak antolatzen ditugu. Bestalde,internet konexioa ere badugu, Euskaltelek muntaia osoa egitenbaitigu. Informatikaren inguruan hitzaldiak ere antolatzenditugu eta beste txorakeria batzuk ere egiten ditugu: disketejaurtiketa esaterako. Bertan parte hartu nahi dutenek 3.500 pezetaordaindu behar dute, baina bisitariak dohainik sartu daitezke.
Hasieran “Euskal Amiga Party” izena zuen, zerdela eta aldaketa?
Garai hartan Amiga ordenagailuak onenak ziren diseinu,grafiko, irudi… kontuan. Hau dela eta ordenagailu hauek genituenjendea biltzen ginen. Baina hirugarren ekitaldian, Tolosan, PCa zuenjendea ere etorri zen eta orain jada ekartzen diren ordenagailugehienak PCak dira. Hala ere, Amiga ordenagailuek xarmaberezia dute zenbait zaletuentzat eta oraindik ere oso lan onak egindaitezke ordenagailu hauek erabiliz. Izan ere, gero eta ahalmenhandiagoa duten ordenagailuak daude, baina aurrean ideia onak dituenpertsona ez badago alferrik galtzen da.
Izenaz gain, zer beste aldaketa ezagutu ditu zuen jaihonek?
Azken urteotan Donostian ospatu dugu, hasieran Carmelo Baldapilotalekuan, gero kiroldegian eta orain belodromoan. Urtetik urterahazten joan da eta egun estatu mailan dagoen “party”garrantzitsuena da. Egun 1000 lagun eta 500 ordenagailu elkartzengara, pantaila erraldoiak jartzen ditugu, internet konexioa dugu,kate pribatu bat dugu eta gure lanak belodromoan bertan eta Donostiaosoan ere ikus daitezke, estatuko toki ezberdinetan autobusakantolatzen dira Donostiara etortzeko, Frantzia eta Italiatik erejendea etortzen da…
Guzti honek antolaketa lan izugarria eskatukodizue…
Dena oso ondo lotu beharra dugu. 500 mahai eta aulki inguru prestatubehar ditugu, argindar instalakuntza Andoaingo zine eta bideoeskolakoek egiten dute, Euskaltel ordenagailu sarea eta internetkonexioa prestatzeaz arduratzen da… Egunero argindarra zaintzenduten inspektore pare bat etortzen dira eta oso ondo zaindu beharradugu. Hau dela eta sistema elektrikoa erostea erabaki genuen eta 3milioi kosta zitzaigun. Pentsa, Urretxun antolatu genuen festarenaurrekontua 34.000 pezetatakoa izan zen, egun 10 milioitakoa da.Diru-sarrera nagusia partaideek ordaintzen duten sarrera dugu.Bestalde, urtetik urtera hazten joan denez, gero eta leku gehiagobehar dugu. Gainera, kanpotik jende asko etortzen denez, belodromoaere egokitu beharra dugu euren zakuak eraman eta bertan lo egindezaten.
Patrozinatzaile edo laguntzaile gehiago ba aldituzue?
Esan bezala, Andoaingo Zine eta Bideo Eskola argindarraren muntaiazarduratzen da eta Euskaltel ordenagailu sarearen konexioaz etainternetaz. Hauetaz gain, Kutxa, Halcón Bidaiak, Creative Labseta PC Actual aldizkariak ere laguntzen gaituzte.
Hainbeste hazi izanak, zuen topaketa hori osogarrantzitsua bihurtuko zuen…
Egia esan, gauza politak atera dira bertatik. Egun ordenagailua dutengazte gehienek etxean duten Comando jokoaren ideia Euskal Partynsortu zen eta bertan bildu ziren lagun batzuek atera dute aurrera.Bestalde, urtero informatika enpresa ezberdinetako jendea etortzen daDonostiara bertan egiten diren lanak ikustera eta etorkizuna duengazteren bat ikusten badute enpresan lana eskaintzen diete.
Edonork parte hartu al dezake “Euskal Party”n?
Normalean ikasle jendea biltzen dugu, 15-30 urte bitartekoa.Zaletasunak gaztetan sortzen dira eta ordenagailuak umetatik ezagutudituzten bakarrak gazteak dira. Hala ere, zaletasun handia duenedadeko jendea ere biltzen da. Dena den, ordenagailu bat duen edonorkizena eman eta bertara etortzeko aukera du. Bertan besteen lanakikusi, jolastu, interneten nabigatu eta ikasteko aukera dago. Lanasko lehen aldiz ikusten dituenak ezin du sinetsi ordenagailuzhalakorik egin daitekeenik. Gogoratu ikusle bezala joateko ez dagoelasarrera ordaindu beharrik eta informazio gehiago lortu edo bere izenaeman nahi duenak www.Euskalparty.org internet orrian du aukera.