“Iparragirre” pastorala Urdiñarben (050. alea)
Pastoral hau Etxahun-Irurik idatzi zuen eta bere hiltzearen 20. urteurrena gogoratzeko asmoz, Urdiñarbeko herriak Urretxuko olerkariaren bizitzako gorabeherak aipatzen dituen obra hau berriro taularatzea erabaki du.
Duela 19 urte taularatu zuten lehenengoz, eta orduan bezala, aurten ere Jean Mixel Bedaxagarrek beteko du Iparragirreren papera. Zuzendaria ere ordukoa izango da, Battitta Ürrüti hain zuzen ere.
Honako hau izango da pastoral bat lehen aldiz oihal aterpe batean antzeztuko dena. Horretarako 60 metro luzera eta 35 metro zabalera dituen aterpea prestatu dute eta barnean 2.500 lagunentzako “Iparragirre” pastorala ikusteko irrikan bazaudete irailaren 26an eta urriaren 2an duzue aukera Urdiñarben.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide