Baina, nondik nora erabaki dute Ecuadorgo herri honilaguntzea? Zumarragako parrokiko monitore eta katekistek gazteekgurea baino herrialde txiroagoen errealitatea ezagutu eta hauen aldelan egitea nahi zuten. Horretarako laguntza eskatu zietenElizbarrutiko misioei eta hauek Salinas herriko eskola honenbeharren berri eman zieten. Monitore eta katekistek proposamenagazteei luzatu eta hauek oso gogo onez ekin zioten lanari. Azkenhilabeteotan lan gogorra burutu ondoren, azaroan eskola honilaguntzeko antolatutako ekintzez gozatzeko aukera izango dugu.
Hasteko, hilaren 12an Eduardo Sánchezek “Merkataritzabidezko eta solidarioa” hitzaldia eskaini zuen La Salle ikastetxekoareto nagusian. Bidezko merkataritza Hego hemisferioko ekoizleekiningurugiroa eta ingurune kulturala errespetatzen duten merkatalerlazio zuzenak ezartzean datza, prezioak beraiekin finkatuz etahonela beraien bizi kalitatea ziurtatuz. Egun Europan bidezkomerkataritzan oinarritutako 3.000 denda baino gehiago daude eta honekondorio onuragarriak dakartza Hirugarren Munduko 5 milioipertsonentzat. Honetan oinarriturik Zumarragako gazteek dendasolidario bat zabaldu behar dute azaroaren 27tik abenduaren 19rabitartean Helena Arbuluk utzitako lokalean, Legazpi kalean, Salinaskoeskolarentzat dirua ateratzeko. Bertan Hirugarren Munduko elikagaiaketa eskulanak saltzeaz gain, Hirugarren Munduko haurren aitabitxiakizateko aukera eskainiko duen standa jarriko dute eta HirugarrenMunduko haurrei bidaltzeko eskola materiala jasoko dute.
Hilaren 26an, arratsaldeko 7ak eta erdietan eta Legazpi ikastetxeanere, Periko Etxeburuak “Kanpo zorra” izenburupean beste hitzaldibat eskainiko du. Hegoaldeko herriak iparraldekoek utzitako dirua etasortutako interesak itzuli ezinik dabiltza eta zor honi aurre eginbeharrak hezkuntza eta osasunera zuzendutako aurrekontuen jaitsieradakar. Honen ondorioz, urtero 500.000 haur baino gehiago hiltzendira.
Bi hitzaldien artean, hilaren 20an, parrokiko gazteek “Gausolidarioa” izenez ekitaldi handi bat antolatu dute Belokipilotalekuan. Gaueko hamarretatik aurrera Euskal Herriko etaHirugarren Munduko hainbat herritako kulturak batu egingo diraSalinasgo herriaren alde. Joxe Mari Gabiriak eta AmaiaAranburuk aurkeztuko duten saio honetan, munduko beste txokobatzuetatik Euskal Herrira bizitzera etorritako kideek osatzendituzten bi talde izango ditugu: Iberokanto taldeak Hegoamerikakokantak eskainiko dizkigu eta Afroeuskalduna taldeak Afrika aldekodantzak.
Beraiekin batera Zumarragan musika alorrean aritzen diren hainbattalde ere izango ditugu: txalapartariak, Irrintzi dantza taldea,Antzinako Ama Txistulari taldea, txalapartariak eta Secundino EsnaolaMusika Eskolako trikitilariak. Hauekin guztiekin batera Jon Maia,Jesus Mari Irazu, Iñaki Murua eta Nerea Elustondo bertsolariekparegabeko bertso saioa eskainiko digute. Denbora libre etasendotzako gazteen nahia pilotalekua betetzea denez, sarrera 600pezetatan jarri dute. Gainera merkatu libreko dendan erosketaren bategin edo Gau Solidariora joaten diren guztien artean Etxeberrijatetxean bi pertsonentzako bi afari zozketatuko dira.
Antolatzaileen esanetan Hirugarren Munduko herri bati laguntzekoZumarragan antolatzen den lehen ekitaldi handia da honako hau. Lanhandia izan omen duten arren, hurrengo batean ere antzeko zer edo zerantolatzeko prest agertu dira. Zumarraga eta Urretxuko herrienerantzuna paregabea izan omen da eta honako lerroen bidez guztieieskerrak eman nahi dizkiete: Helena Arbulu eta Luis Arzelusi lokalauzteagatik, Eroskiri kontzerturako sarrerak egiteagatik, Kutxariegitaraua ateratzeagatik, Etxeberri jatetxeari zozketarako afariakdoan eskaintzeagatik eta bi herriotako udalei zein herritarrei.
Gogoratu Salinas herriko eskolari laguntzeko kontzertualarunbata honetan izango dela Zumarragako Beloki pilotalekuan gauekohamarretan. Sarrerak denbora libreko gazteek kalean 600pezetatan saltzen ari dira, baina bi herriotako denda ezberdinetaneta kontzertuaren egunean Beloki pilotalekuan ere salgai izango dira.