Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Aurten ere Gabonak ezin ospatu (053. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1999/12/23
Otamotz

Egun Murtzian badago ere, nondik-nora eraman duteMertxe urte hauetan guztietan?

           14 urte hauetako gehienak Madril, Castellón, Málaga etaMurciako gartzeletan eman ditu. Honetaz gain, batetik besterakotrasladoetan ere beste hainbat espetxe ezagutu behar izan ditu. 3urte egon zen Malagan bakar-bakarrik, senideekin soilik hitz egitekoaukera zuelarik, lagunen bisitak ez baitzituzten onartzen. Ondokoziegetako preso komunekin soilik hitz egin zezakeen, baina hauekgartzelarien mehatxuak jasotzen zituzten berarekin harremana izanezgero. Gu bakarrik joan gintezkeenez, ia astero joaten ginenberarengana 10 minutu eskasetan berarekin egoteko. Hainbeste urteondoren, dispertsioaren ondorioz, oraindik ere isolatuta jarraitzendu. Euskal presoei lehen gradua jartzen diete eta ez da berrikusten,eta legezkoa dela dioten honen bitartez euskal presoak isolaturikedukitzen dituzte. Emakumezkoen kasuan, gainera, hau aurrera eramateaare errazagoa zaie, neska gutxiago baitaude.

Zer nolako harremanak ditu preso sozialekin?

           Orokorrean harreman ona dute eta konfidantza pixka bat hartzendutenean oso lagun onak egiten dira. Nahiz eta askotan mehatxuak etazigorrak jasotzen dituzten gure presoekin hitz egiteagatik edoberaiei laguntzeagatik. Normalean hasieran preso komunek euskalpresoekiko mesfidantza izaten dute, baina pixka bat ezagutu ondorenberaiek bezalako pertsonak direla jabetzen dira. Gainera preso sozialgehienek ikasketa maila baxuak dituzte eta gure presoek askolaguntzen diete.

Zenbatero duzue berarengana joateko aukera?

           Astero joateko aukera dugu. Lehen, senideen bisitaldia soilik izatekoaukera zuen, baina orain lagunak ere joaten zaizkio eta ia asteronorbaiten bisita jasotzen du. Gu normalean hilean behin joaten gara,vis-a dugunean. Murtziaraino joan beharra dago eta gainera asteburukobisita lortzea oso zaila da. Lehenengo preso sozialei uzten dietebisita eguna aukeratzen eta honela euskal presoei, askotan etxetikurrunen daudenei, bisitaldiak astean  tokatzea lortzen dute.  

Zer nolako tratua erakusten dute zuenganako?

           Anekdota pilo bat daude oztopo hauen inguruan. Madrilera joan etabisitarik egin gabe itzuli beharra… trasladuan zegoela esanziguten, ez genuen sinetsi, baina zuzendariarekin ez dago sekula hitzegiterik… eta gizarte-laguntzaileak ere gauza bera esan zigun.Mertxeren beraren bidez jakin genuen egun hartan bertanzegoela. Nik neuk (Asun) epaiketa izan nuen egin nizkienustezko mehatxu batzuk zirela eta. Euskal presoei bisitaldia egiterajoaten garenok, preso sozialei bisita egitera doazenekin alderatuztratu ezberdina jasotzen dugula. Guri sarreran karneta eskatzendigute, familia liburua eraman behar dugu senideak garelajustifikatzeko, lagunak garela erakusten duten instantziak bideangaltzen dituzte… Edozein agiri etxean ahaztuz gero, bidaiaalferrikakoa da. Hala ere, Murtzian, Malagan aldean askoz ere tratunormalagoa izaten da. Dena den, gehienetan edozertarako oztopoakjartzen saiatzen dira: nahiz eta baimena eskuartean izan, ez dugulabisitarik, pakete bat ezin diogula eman… esaten digute. Haueiguztiei aurre egiten ohituta gaude, baina lehen aldiz joaten direnekaskotan atzera egiten dute. Bisitaldiak egiten ohituta dagoenjendearen laguntza behar dute egoera horiei aurre egiteko.  

Trasladuen berri ere, berandu izango duzue…

           Behin baino gehiagotan gertatu zaigu, bera trasladatu eta gukoraindik lehengo lekuan zegoela uste izatea. Bere laguna den presosozialen baten bidez izaten dugu trasladuaren berri. Honek bisitaegin dionari trasladuaren berri ematen dio eta gurekin harremanetanjartzeko eskatu. Epaiketa izan zuten azkenean ere, bagenekienMadrilera eramango zutela, baina ez noiz. Malagatik Carabancheleraeraman zuten batean, deitu eta bagenuela bisitatzerik esan ziguten.Anaia-arrebak joan ginen eta biok bere abizen berekoak ginela ikusitaere ez ziguten berarekin egoten utzi familia libururik eraman ezgenuelako.  Bi trasladu mota daude: ez ohikoetan zuzeneaneramaten dituzte, baina ohikoetan bidean gartzela batetik besteraibiltzen dira. Askotan  aste bete pasa dugu presoak non zeudenez genekiela. Trasladuetan mila pezeta eramaten soilik uzten zaie etaaste bete igaro behar dute diru horrekin, nahiz eta beraiek dirugehiago izan. Zelda zikinenetan sartzen dituzte eta diru horrekin ezdute garbikariak erosteko adina ere… 

Zertan ematen du eguna gartzelan?

           Erraztasun handirik izan ez badu ere, ikasteari ekin dio. Nahiz etaeuskaraz ikasten ari zen, azterketak erdaraz jartzen zizkioten.Irakurri ere asko egiten du eta patiora irteten denean ariketakegiten ditu. Orain Euskadi irratia entzuten du gauez eta euskarazhitz egiten entzutea berarentzat sekulakoa izan da. Bertso munduak joduen aldaketarekin zeharo txunditurik agertu zitzaigun. Hala ere,euskal presoak ez daude desfasatuak, bisita, gutun eta prentsarenbidez hemengo berri baitute. Berandu bada ere, Gara, Otamotz bera etagainerako euskal prentsa beti jasotzen du. Bestalde, presoek sekulakogutun piloa jasotzen dituzte eta azken hilabete hauetan deneierantzuteko aukera izan badute ere, orain berriro ere asteko laugutun soilik erantzun ditzakete. Honekin komunikazioa etetea bilatzendute, baina jendeak idazten jarraitzen die.

Etxekoei gauza guztien berri ematen al dizue?

           Argi dago senideekin beraien bizi baldintzez hitz egitea zaila egitenzaiela. Jasaten dituzten egoera asko ez dizkigute kontatzen guri ezsofriarazteko. 14 urte pasa dira eta oraindik ez diogu entzun gaizkidagoela esaten. Hala ere, hizketan hasi ondoren, batzutan barruanduena ateratzen zaio. Malagako gartzela zaharrean isolamenduan egonzenean, inorekin hitz egiterik ez zuela eta irratiari erantzuten hasizela esan zigun. Funtzionariekin ere ez zuen inolako harremanik.Beste behin ere triste zegoela sumatu genion, aurreko gauean lotutazegoen preso komun batek su hartu eta hil egin baitzen. Hauezagutzera emanez gero zigortuko zituzten mehatxua jaso zuten arren,komunikatu bat atera zuten. Jakizu zer zigor ezarriko zieten… 

Zerbait gehiago esan nahi baduzue…

           Senideok ez ditugu presoak horrela ikusi nahi eta Euskal Herrikogizarte osoak zerbait egin behar du preso eta errefuxiatuak EuskalHerriratzeko, beharrezkoak baitira Euskal Herria berri bateraikitzeko prozesuan.  Sufrimendua orain arte guk bakarrikeraman dugu, baina gizarteak hau ulertu eta lan egin behar du. Ez danahikoa presoak Euskal Herrian egotearekin ados gaudela esatea.Bestalde, hiru laurdenak bete ondoren kalean egon beharko liratekeenehun presotik gora daude, tartean Pili Gabirondo bera. Esteban Nietoere, minbiziak jota zegoela gartzelan usteltzen utzi zuten etaberaiek dira bere heriotzaren errudun bakarrak. Su etenak ere ez dieinongo mesederik ekarri presoei, gure ustez, gartzelariak lasaituegin ditu eta are eta gogorrago zigortzeari ekin diote. Aurrekourteetan Gabonetan pakete berezi bat bidaltzeko aukera genuen etaaurten hori ere ez… Su etenaren ondoren Espainiako gobernuak egindituen ustezko hurbilketak ziri hutsa dira: ez dituzte presoakgerturatu, gartzelaz aldatu baizik, eta gerturatu dituzten bakanekzigorraren hiru laurdenak beteak dituzte eta jada kalean egon beharkolirateke.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Martxoan Bertsoako finala bertan behera geratu da

2023/03/24
Urretxu eta Zumarraga
2

Antonio Molina sindikalista eta Urretxuko zinegotzi ohia hil da

2023/03/27
Urretxu
3

Iker Gutierrezek irabazi du UZ Traileko argazki lehiaketa

2023/03/24
Urretxu,Zumarraga
4

Aspaceko erabiltzaile eta langileek Imanol Garro omendu dute

2023/03/24
Urretxu
5

Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak Espainiako Kopa irabazi du

2023/03/27
Urretxu
6

Jon Luqui izango da EAJren Urretxuko alkategaia

2023/03/24
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT