Txirrindularitza utzi, beste alor batzuk hautatu eta aurrera egiteaerabaki zuen. Betidanik zine munduan lan egiteko asmoa izan du etaEuskal Herrian horretan saio batzuk egin bazituen ere, AntxonUrrusoloren saioan ere aritu zen extra bezala, duela bost urteEE.BB.etara joatea erabaki zuen. Egun ekoizpen-etxe bat du bertanbeste lagun batzuekin batera.
Nolatan erabaki zenuen EE.BB.etara joatea?
Hiru arrazoiengatik joan nintzen: ingelesa ikasi nahi nuelakoeskolara joan gabe, hemendik atera eta mundua ezagutu nahi nuelakoeta zine munduan lan egitea betidaniko ilusioa izan dudalako. Hemenzurgin lanetan aritu nintzen, baina edozein lekutara joanda eretitulua eskatzen zidaten eta nik ez nuen halakorik. Bestalde, hemenzine mundua nahiko txikia denez, EE.BB.etan errazago izango nuelapentsatu nuen.
Zer egin zenuen EE.BBetara heldu zinenean?
Hasiera batean Texasera joan behar nuen arrantxo batean lan egitera,bertan ingelesa ikasteko. New Yorkera zioan hegazkina hartu nuen,bertarako bidaiak oso merkeak baitziren garai hartan, eta azkeneanNew Yorken geratu nintzen. Hasieran pentsio batean egon nintzen etalan eskaintza handia zegoela ikusi nuen. Hori dela eta, 15 egun igaroondoren Donostiara itzuli eta bertan nituen zor guztiak kitatuondoren neskarekin EE.BBra itzuli nintzen gelditzeko asmoz.
Nola lortu zenuen New Yorken aurrera egitea?
Hasieran bidaia agentzian ezagutu genuen Republica Dominicanako neskabaten etxean egon ginen. Neska honek, dekoratzaile lanetan ere arituanintzenez, niretzat lana zuela esan zidan. Baina bere etxean hilabeteegon ondoren, ez zidan lanik aurkitu eta azkenean alde egin genuen.Hori dela eta, hegazkinean ezagutu genuen txinatar batengana jogenuen. Berak festa batera gonbidatu eta alokatzeko etxea bilatzenlagundu zigun. Baina hemendik eraman nuen dirua xahutzen ari nintzeneta jatetxe batean lanean hasi nintzen.
Baina beste lan batzuetan ere aritu zara…
Bai, bai… egun batean Central Parketik gindoazen Errealaren motxilabatzuekin eta Bilboko neska batek motxilak ikusi eta guregana etorrizen. Gure egoeraz hitz egiten aritu ginen eta familia aberats batbere etxean lan egingo zuen jende bila zebilela esan zigun.Beraiengana joan ginen eta erdi mafiosoak zirela konturatu ginen.Inmigraziokoek asko kontrolatzen zutela eta paperak zuzen ezgenituenez, ezin zigula lanik eman esan zigun. Hala ere, nire neskaketxeak garbitzen lana aurkitu zuen eta ni apartamentuak konpondu etatxukuntzen hasi nintzen.
Baina azkenean zine munduan sartzea ere lortu duzu…
Juan Lapena izeneko zuzendaria ezagutu nuen jatetxe batean lanean arinintzela eta zine munduan lan egitea gustatuko litzaidakeela esannion. Honek Bartzelonako tipo baten telefonoa eman zidan, deitu eginnion eta Rockefeller Centerren tipo baten urtebetetze festaprestatzen laguntzeko eskatu zidan. 500 milioi pezeta gastatu zituenbere urtebetetze festan! Gure lana bideo eta kamerez arduratzea izanzen. Honela mundu horretan sartzea lortu nuen eta ondorenlaburmetraia batean eta hemen iaz estreinatu zen “Cosas queconviene recordar” filmean lan egin nuen.
Orain ekoizpen etxe batetan sartuta zaude.
Alemaniar batzuekin filme batean lanean ari nintzela, Valentziakomutil bat ezagutu nuen eta Brooklynen eraikin batean zegoen bestelagun batzuekin. Okupa moduan zeuden eta jabeak lan egiteko edokalera botako zituela esan zien. Hori dela eta, hura konpondu etabertan ekoizpen etxe bat sortzea erabaki genuen alokairuaordaintzeko. Eraikina konpondu bitartean beste lan batzuk ere eginnituen alokairua ordaindu ahal izateko: Janet Jacksonen, SpiceGirlsen… bideo-klipetarako dekorazio lanak esaterako. Oraindik erelan hau egiten dut filme ezberdinetan.
Ekoizpen etxean ere lan asko al duzue?
Guk bertan zine munduan lan egiteko materiala eta lekua dugu etafilme bat, bideo-klip bat… egin nahi duenari lokala zein materialaeskaintzen diogu. Azkenaldi honetan, adibidez, “Time is up” izenaduen pelikulan lanean aritu gara eta filmeko protagonista PepeSacristanen neska laguna izan den Leonor Benedetti da. Grabaketaautobus handi baten barruan egin da eta ni autobusa dekoratzeaz,gidatzeaz… arduratu naiz. Horretaz gain, extra lana ere egin dut:pelikulan burua mozten dioten euskaldun lodi bat naiz.
Zer dela eta erabaki zenuen EE.BB.etan geratzea?
New Yorkek engantxatu egiten du, bertan egon den jende guztia itzuliegiten da. Ni batez ere Brooklynen egoten naiz eta jadanik arrantxorajoateko asmoa ia ahaztua dut. Ni bizi naizen inguruan artista gazteasko dago eta askatasun handiarekin bizi gara. Festa ugari antolatzendira eta gure eraikinean gazteei laburmetraiak grabatzeko,erakusketak antolatzeko… aukera ematen diegu. Irabazten dugun diruguztia ekoizpen etxean gastatzen dugu. New Yorken atsegin dudan bestegauza bat lana aurkitzeko dagoen erraztasuna da. Bertan ez datitulurik behar lanean egiteko, eta edozein lanetan aritu zaitezkeahalmena duzula erakutsiz gero.
Euskal Herrira itzultzeko asmorik ba al duzu?
Bai, lehenengo hango ekoizpen etxea martxan onean jarri eta uztaileanhona itzultzeko asmoa dut hemen ere hangoarekin lotutako ekoizpenetxea sortzeko. Sarobe zine eskolan iragarkiak jarri ditut hemendikEE.BB.ra lanera joan nahi duenari laguntza eskaintzeko. Izan ere, nihemendik hara inongo erreferentziarik gabe joan nintzen eta orainjoaten direnei bidea erraztu nahi diet: gure eraikinean lo egindezakete etxea aurkitu bitartean eta gainera lana aurkitzea erraztudiezaieket. Hango etxeetan festa ugari antolatzen dira eta beraietarajoaten den jende guztia zerbaiten bila joaten da: pisua, bere laneanlagunduko dion jendea…
Ba al dago EE.BB.tan atsegin ez duzun zer edo zer?
Latinoekiko arrazakeria handia dago, baina neurri batean eurenarrazoiak ere badituzte. Izan ere, istiluren bat dagoen gehienetanlatinoren bat tartean dago. Bestalde, kaleak oso zikinak daudela ereesan beharra dago.
Zein da hemengo gizartearekiko ikusi duzun alderikhandiena?
Han jendea askatasun gehiagoz bizi da. Kontserbadoreak diren ospeadute, baina horiek herrietakoak dira. New Yorken nahi duzuna egitekoeta nahi duzun itxura izateko askatasun handia dago, inork ez baitizuhorregatik epaituko. Hona etortzen naizenean lagunek era batera edobestera jazten banaiz harritu egiten dira eta kalera horrelaateratzerik ez dagoela esaten didate.
Zer gomendatuko zenioke New Yorkera joan nahi duenjendeari?
Joan daitezela. Hura ere ez da paradisua eta bertan egotekobaimenekin, hizkuntzarekin… arazoak daude, baina joatea merezi du.Nire ustez, mundu guztia noizbait joan beharko litzateke bertara huraikustera.