Ttipi-Ttapa taldearen sorreraren eragileak EñautUrbizu eta IñigoDe la Piedad eitzarrak izan ziren. Aspalditik zebiltzan gure biherriotan euskararen aldeko zenbait ekintza antolatzeko asmoz etaiazko Urretxuko jaien ondoren euren ideiak aurrera eramatea erabakizuten. Horretarako beste zenbait lagunekin hitz egin zuten etaordutik hona egitaraua antolatu eta ekintza ezberdinak aurreraateratzen aritu dira.
Hasierako asmoa ekintza nagusi moduan kontzertu erraldoi batantolatzea zen, baina honelako kontzertu bat antolatzeko daudenoztopo ezberdinak ikusirik, antolaketan eta partaidetzan ahalik etaherriko gazte gehien bilduko zituzten ekintza ezberdinak antolatzeaerabaki zuten.
Honen helburua apirilean ospatuko diren ekintzen bidez herriko gaztekoadrila ezberdinen arteko harreman berriak sortzea da eta euskarareninguruko ekintzek bultzaturiko harremanak izango direnez, harremanberri hauek euskara hutsez izatea bultzatu nahi da. Euren esanetan,koadrila barneko hizkuntza ohiturak aldatzea zail samarra da, bainaharreman berri hauetan lehen hitza euskaraz ematen bada aurrerantzeanere euskara hutsean mantenduko direla uste dute.
Ttipi-Ttapakoen ustez bi herriotan antolatzen diren ekintzaezberdinek ez diote euskararen erabilerari behar adina garrantziaematen eta berauetan erdal giroa nagusitzen da. Apirilean burutukodiren ekintza hauetan euskarazko hartu emana nagusitzea lortzenbadute eta honek urtean zehar iraungo balu helburua lortutzat emangolukete.
Horretarako lehen pausuak eman dituzte jada, apirileko ekintzen barneospatuko den perkusio kalejirarako entsaiuetan 30-40 gazte biltzenbaitira ostiralero Pagoeta Antzokian eta euren artean euskarazaritzen baitira. Dena den, Ttipi-Ttapakoen esanetan emaitzakurtean zehar ikusi beharko dira eta honen arabera datozen urteetanantzeko ekintzekin jarraitu edo berriak antolatzearen beharra ikusi.
Aurtengo egitaraua ondoko orrialdean duzue ikusgai.
APIRILAK 13 OSTEGUNA
Urretxuko Kultur Etxean 19:30 Hitzaldia: Jose Luis Otamendi.
APIRILAK 14 OSTIRALA
Zumarragako enparantzan 20:00 Kale antzerkia: Hortzmuga
Balentiña sagardotegian 21:30 Bertso Afaria (2.900 pta.) J.M. Irazu eta Unai Agirre
APIRILAK 15 LARUNBATA
Gernikako Arbola plazan 12:00 Sagardo dastaketa
Zumarragako enparantzan 13:30 Gastronomi lehiaketa: babarrunak
14:30 Herri bazkaria
Ondoren Herri kirolen desafioa: sokatira, kaskarajoko, txapel jaurtiketa
Perkusio kalejira
Ederrena pilotalekuan 22:00 Kontzertua:Utikan, Noraezean
APIRILAK 16 IGANDEA
Zumarragako enparantzan 17:30 Pailazoak: Kiki, Koko, Moko eta Flax