Urretxuko Kultur Etxeko Miren Castilloren esanetan “Urretxu etaZumarragako ikuslegoa oso esker onekoa da eta Pagoeta Antzokiakgabezia dezente dituen arren, antzezle eta ikusleen artekogertutasunari esker oso giro polita sortzen da. Talde oso ezagunaketortzen direnean, diru-sarrera handia izaten da eta irabazi hauekinurtean zehar beste ekintza batzuk antola ditzakegu. Honela, AntzerkiAstean talde afizionatuek lekurik ez dutenez, datorren urte hasieraninguruko antzerki talde afizionatuen topaketa bat egitea pentsatzendugu. Bestalde, urria aldean jende ugari bilduko duen besteikuskizunen bat antolatuko dugu”.
Mirenen esanetan azpimarragarria da, Antzerki Astera gero eta jendeheldu gehiago hurbiltzea eta euskarazko lanek jada gaztelerazkoekbezainbeste ikusle biltzea, duela urte batzuk ez baitzen honela.