Urretxuko Goiko Kaleko neskato bati gibela kendu ziola… Eitzakomutiko bati bihotza. Beldurrez baina, aldi berean, emozioz beterikentzuten genituen kontu haiek. Orduan ez genekien adrenalina bazenikere, baina gure barruan irakiten ibiliko zen.
Etxean kontatutako istorioak izan balira, zalantzaren batzuk izangogenituzkeen, agian, baina informatzaile haiek sinisgarritasun osoazuten guretzat. Gure kalterako, azken batean. Izan ere,“Sacamantecas” hura zela medio zenbat sofritu genuen, zenbataldiz korrika egin bera atzetik zetorrela uste izanda, zenbatamesgaizto… harik eta amak praka luzeak erosi zizkidan arte. Gurementalidaderako prakaren luze-laburrak markatzen baitzuen mutiko etagizonen arteko muga.
Muga hori pasatzeko garaia iritsi zitzaigun guri ere, hasi ginenpraka luzeak jantzi eta bizarra kentzen… eta auzoko neska-mutikoeiguk gure aurrekoei entzundako “Sacamantecas”en istorio berberakkontatzen, Goiko Kaleko neskatoarena eta Eitzako mutikoarena. Etaharritu ginen esandako guztiak sinesten zizkigutela ikusten.
Oraindik orain jakin dut “Sacamantecas” ez zela praka motzekomutikoen kontura dibertitzeko handiagoen asmakizuna. Bene-benetakoaizan zela… eta euskalduna. Juan Díaz de Garaio Ruiz deArgandoña zuen izena eta Arabako Egiraz herrian jaio zen 1821.urtean. Inguru hartako beste askoren antzera nekazaria zen, bainaondasun gutxikoa izaki morroi ibili zen Agurain, Añua etaDulantzin. Lau aldiz ezkondu zen eta lau aldiz alargundu. Historiakdio sei emakume bortxatu eta hil zituela. Beste lau kasutan berebiktimek ozta-ozta lortu zuten ihes egitea. 1880an atxilotu zuten etaurte bereko maiatzaren 11n urkatu Gasteizen. Bere ibilera gordin etabizimodu odoltsua gai harturik nobela eta pelikula bana egin ziren -“Cuerda de presos” -. Hil ondoren bere garuna ikertu zutenGasteiz eta Madrilgo zenbait medikuk. Ez zuten ondorio berezirikatera. Hiltzaile arrunta izan zela, besterik ez. Mediku etaikerketarik egin beharrik gabe jakin genuen hori gure auzokoneska-mutikoek zortzi-hamar urte genituenean.
Joxe Mari Gabiria