“Innovación, atrevimiento, vívela: Antena 3”,frantsesez ere entzuten dira zenbait hitz. Aurreruntz goaz, zuzen.Uda honetako zerurik grisena, Buñuel somatzen dut. Usoak ereBuñuelen oilo bihurtu dira; “Ten cuidado, que tambiénlas gallinas pueden vengarse”.
Hainbeste momentu gozoren ondoren
besarkada gozoen ondoren
laztan gozoen
musu…
hortzak usteldu eta odoletan dauzkat. Tantaka lepotik zehar bihotzeradoa. Bihotza, odol putzuan itotzen, hil zorian dago. Ezpain arteandudan zigarroaren ke epelarekin berpiztu nahi dut. Lortu dudana,berriz, nire arimak hasperen arabiarretan ihes egitea izan da.Uuuf… Hau askatasuna. Eskuartean dudan oilasko otartekoari bestehorzkada bat eman diot. Garagardoari beste tragoska bat. Oilategikooilarraren kantua entzun dut, berriro lo geratzeko agindua. Agur(malkorik ez masailetan), ikusi arte…
Ai! Ezin dut lorik egin. Ohea jostorratzez betea dago. Letxugahostoez estali ditut, zortzi kilo oilo pate zabaldu letxuga gaineaneta eskarola hostoz berriro tapatu. Etzan eta ametsetik esnatzekoprest nago. Egunon.
Iker Antia