Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Pirinioak txirrinduz (060. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2000/09/23
Otamotz

Nolatan hasi zineten bizikletan ibiltzen?

Aspaldi hasi ginen mendi bizikletan noizean behin ibiltzen, baina urte batean Santiago Bidea egitea erabaki genuen eta ordutik ez diogu ibiltzeari utzi. Koadrilako zenbait lagun hasi ginen elkarrekin ibiltzen eta orain koadrilako beste batzuk ere animatu behar direla dirudi. Dena den, ez gara urte guztian bizikletatik jaisten ez diren horietakoak, normalean eguna luzatzen hasten denean hartzen dugu bizikleta eta uda ondoren utzi egiten dugu.

Zer irteera egin dituzue orain arte?

Duela urte batzuk Santiago Bidea egin genuen eta iaz Irlandan izan ginen. Aurten ere oporretara bizikletaz joateko asmoa genuen eta herriko zenbait lagunek Pirinioak bizikletaz zeharkatu zituztela genekienez, gu ere animatu egin ginen. Beraiengana informazio bila joan ginenean bidaia hau egitea merezi zuela esan ziguten eta otsailean jada erabakia hartua genuen.

Asko prestatu al zarete?

Lehenengo irteera sagardotegi garaian egin genuela gogoratzen dugu, ondoren sagardotegira joan baikinen. Ordutik astebururo ateratzen hasi ginen eta ordua aldatu zutenetik astegunetan ere aritu gara. Dena den, guztira mila kilometro baino zertxobait gehiago besterik ez dugu egin eta nahikoa izan da. Nik 300 kilometro soilik egin ditut (Haritz) joan aurretik, baina urtean kirola egiteko ohitura dut.

Nola prestatu zenuten bidaia?

Laneko bati Pirinioak txirrinduz zeharkatzeko ibilbidea dakarren liburua eskatu nion (Mikel) eta bertan azaltzen den egitaraua ia goitik-behera jarraitu genuen. Bestalde, bidaia hau egina zuten lagunek ere informazioa eskaini ziguten. Beharrezko guztia bizikleta gainean eraman behar genuenez, beharrezko arropa, kanpin-denda eta elikagai energetikoak soilik sartu genituen alforjetan; bakoitzak 12 bat kilo.

Nola antolatzen zenuten eguna?

Goiz jaiki eta ondo gosaldu ondoren, bizikletaz 70 bat kilometro egiten genituen egunero eta arratsaldeko 4ak inguruan etapa amaitzen genuen. Bidean elikagai energetikoak soilik jaten genituen, baina helmuga herrira heltzean, kanpinean lekua hartu ondoren, merienda oparoa egin eta gauero jatetxe edo tabernaren batean afaltzen genuen. Kanpinetan lekua topatzeko ez dugu arazorik izan, baina kanpin pare batean erreka alboan, uholdeen arriskua zegoela jartzen zuen kartelaren ondoan, jarri gintuzten. Beste gau batean jabeari baimena eskatu eta zelai batean jarri genuen kanpin denda.

Euriak arazorik sortu al dizue?

Arazoren bat izan dugu, baina normala da, ezin baita Pirinioetan 15 egunetan jarraian eguraldi ona egitea eskatu. Andorran geundela, gauean sekulako zaparrada izan zen eta denda barrura ura sartu zitzaigun. Aitzolek hankak plastikozko poltsa baten barruan sartu eta putzu gainean zituela lo egin behar izan zuen. Bestalde, Bonaiguan nahiko eguraldi petrala tokatu zitzaigun, kazkabarra ere izan zen, eta bizikleta gainean majo busti ginen. Gau hartan hostal batera joatea erabaki genuen eta arropa hurrengo egunerako lehortzea lortu genuen.

Gauetan ez al zenuten parrandaren bat egiteko tentaziorik?

Frantzia aldean ez zuen gogo handirik ematen, ez baitzegoen batere girorik. Isaban izan ginenean, berriz, tentazioa izan genuen baina bertan lo egiteko lekurik aurkitu ez genuenez alboko herri batera joan behar izan genuen eta akabo tentazioa! Dena den, azken gaua Hondarribian igaro genuen eta bertan bidaiaren amaiera ospatzeko aukera izan genuen.

Zer izan da gogorren egin zaizuena?

Orokorrean aldapa guztiak gogorrak egiten dira, baina hori bizikletan ibiltzearen nekeak dira. Dena den, Tourmalet eta San Martingo Harria bereziki gogorrak iruditu zaizkigu. San Martingo Harrian zulatze pilo bat izan genituen gainera eta nazka-nazka eginda bukatu genuen. Larrau alde bigunetik igo genuen eta eskerrak, alde gogorra jaisteko ere beldurgarria baitzen!

Gertaera berezirik bizi al duzue?

Gure ibilbide berbera egiten ari ziren Lasarteko batzuekin sarritan topatu ginen, nahiko xelebreak beraiek. Lo aurkitzen zuten edozein aterbetan egiten zuten, butanillo eta guzti joan ziren eta bide erdian atsedenaldi hartzen zuten bakoitzean denetatik erretzeko ohitura zuten. Bestalde, Frantzia aldean jendeak alforjak jarri eta bizikletan bidaiatzeko hemen baino ohitura gehiago dutela iruditu zaigu, sarritan adineko jendea ere gu bezala ikusten baikenuen.

Jendea honelako bidaiak egitera animatuko al zenukete?

Bai, guk behintzat primeran pasa dugu eta ez da aparteko prestaketarik behar bizikletaz bidaiatzeko. Aldapa gora noizbait “bururatu zait ba hau!” pentsatu dugu, baina ez gara inolaz ere damutu. Hori bai, honelako bidaia egin aurretik lehenago egin duen baten batekin hitz egitea komeni da eta Frantzia aldera joanez gero komuneko papera eramatea ere bai, bertako kanpinetan ez baitute halakorik.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT