Ana Maria Reyesek eta Bouker Marini bere bikoteak Zumarragako Argixao tabernako Rosario taberna irekiko dute. Irekiera festa ostiralean izango da, 17:00etatik 20:00etara.
Rosario taberna (hasieran Arantzazu) Zumarragako historikoetako bat da. 1960ko hamarkadan ireki zen, Argixao auzoa egin zenean. 1980an Rosario Pintadok hartu zuen eta duela 16 urte bere semeak, Maxi Perezek, hartu zuen lekukoa. Maxi 12 urterekin hasi zen kafeak zerbitzatzen eta 17 urtetik aurrera tabernan lan egin zuen. 2025eko maiatzean taberna itxi zuen fabrika batean lan egiteko. Iazko urte amaieran berriro ireki zuten, baina gutxi iraun zuen zabalik. Ostiralean Reyesek eta Marinik berriro irekiko dute. Tabernari La cuchara de Rosario izena jarriko diote, Rosario Pintadoren omenez. Egunero irekiko dute eta plater konbinatuak, ogitartekoak, hanburgesak eta opilak eskainiko dituzte. Ogia ere salduko dute.
Reyesek esperientzia handia du ostalaritza munduan. 1999an jaio zen Nikaraguan eta 2022an Zumarragara etorri zen. Urretxu eta Zumarragako hainbat tabernatan lan egin du eta iaztik Zumarragako Legazpi kaleko La Kuadrilla kafetegiko nagusia da.
