Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Antxiñe Mendizabalen ‘Katona’ liburua gaztelerara itzuli dute

Zumarraga
2026/10/28
Otamotz

Antxiñe Mendizabal idazle zumarragarraren Katona liburua gaztelerara itzuli dute. Itzulpen lana Maria Ramosek egin du eta liburua Consoni argitaletxeak argitaratu du, euskarazko liburua argitaratu zuen argitaletxe berak. Mendizabalek hainbat aurkezpen egin behar ditu Euskal Herrian eta Espainian.

Urtebete pasa da dagoeneko Mendizabalek Katona aurkeztu zuenetik. «Euskarazkoa duela urtebete argitaratu nuen eta bere bidea egin du. Pixka bat saldu da eta bigarren edizioa argitaratu da. Denbora honetan irakurle talde batzuekin elkartu naiz. Euskal irakurlea ez dago horrelako testuetara ohituta. Oso testu magikoa, sinbolikoa, surrealista… da. Bi eratako hartzaileak aurkitu ditut: batzuk txundituta gelditu dira eta besteek ezin izan dute testuan sartu. Azken horiek euskara maila jasoa dela diote. Nire ustez, erratuta daude. Ez daude testu mota horretara ohituta eta horregatik ez dira sartzen. Zilegi da, noski. Aurreko batean, Donostiako irakurle talde batekin elkartu nintzen eta liburuari buruzko klabe batzuk eman nizkienean, berriro irakurri behar zutela esan zidaten. Euskal literaturak errealismoa jorratu du ipuingintzan eta poesian kenduta, eta ez gaude horrelako testuak irakurtzera ohituta».

Hego Amerika

Gaztelerazko literaturak irakurle gehiago ditu eta, hori dela eta, horrelako testuek jarraitzaile gehiago dituzte. «Consonik baditu genero horretako beste liburu batzuk. Egia esan, liburu hau egin nuenean ez nuen erreferentziarik. Inspirazioz sortu zen. Kostatu egin zitzaidan argitaratzea. Consonira aurkeztu nuenean sorpresa handia hartu nuen. Horrelako testu fantastiko, magiko, surrealista, distopikoek… Hego Amerikan sekulako arrakasta dutela esan zidaten. Aurreko batean Henar Alvarezen telebista saioan Elaine Vilar Madruga idazlea atera zen: bere liburuak best sellerrak dira eta nirea baino arraroagoak dira oraindik! Oso polita izan da beste tribu bat aurkitzea».

Mendizabal Madrilera (Espainia) eta Bartzelonara (Herrialde Katalanak) joango da bere liburua aurkeztera. «Bertan, beste tribu horrekin elkartuko naiz. Bartzelonara Festival 42 izeneko jaialdira joango naiz. Oso ezaguna omen da, baina nik ez nuen ezagutzen. Genero fantastikoen jaialdi horretan nire baino liburu bitxiagoak aurkituko ditut. Azkenaldian horrelako gauzak irakurtzen ari naiz, nire tribua ezagutzeko eta bertan integratzeko», dio txantxetan.

Euskal indigena

Gaztelerazko irakurleen erantzuna ikusteko irrikatan dago. «Hasiberri moduan noa. Badakit kontzeptuak gazteleraz azaltzea kosta egingo zaidala. Baina sekulako jaialdia dago genero horien inguruan eta joan beharra dut. Hego Amerikan mota honetako testuak oso testu sozialak egiteko erabiltzen dituzte. Feminizidioei, pobreziari… buruz idazten dute. Hego Amerikako errealitate gordinari buruz idazten dute genero horren barruan. Kronika sozial errealista egin beharrean, genero hau erabiltzen dute. Oso jende gaztea ari da, gainera. Emakumezkoak, gainera. Horri komunitate eta kultura indigenak gehitzen zaizkio. Nire ustez, hor ikusi dute nire kokalekua: euskal indigena bat naiz. Izan ere, nire liburuan euskal mitologiak toki handia du. Euskaran oso errotuta dagoen liburua da eta, nire ustez, horrek piztu du jaialdiko antolatzaileen arreta. Gu baino indigenagorik ez dago… Gurea aldarrikatzera joango naiz. Bartzelonara bi kubatar eta mexikar batekin joan behar naiz. Beraiek hango kulturaren arrasto asko dituzte oraindik, baina gazteleraz idazten dute. Guk euskaraz idazten dugu!
Hizkuntzak ere ezberdintzen
gaitu».

Itzultzailea

Bartzelonara gaztelerara egindako itzulpenaren eskutik joango da. Mendizabalek itzultzaileak egindako lana goraipatu nahi du. «Itzulpena odisea izan da. Testua euskaran oso errotua dago: mitologia, aditz formak, metaforak, sinboloak… Oso zaila da euskaratik gazteleraren lurraldera eramatea. Kantuak eta hitz batzuk ez dira itzuli. 100 nota daude eta gauza batzuk notarik gabe gelditu dira. Maria Ramosek sekulako lana egin du. Oso neska gaztea da. Euskalduna da, Irungoa, baina Galizian bizi da. Mundu horretara salto egiten jakingo zuen bulkada izan nuen eta hala gertatu da. Lehen elkarrizketan zer egin behar zuen argi zuela esan zidan».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Norvegiatik Zumarragara, sei golekin eta Beñat Turrientesen kamisetarekin

2026/10/23
Urretxu eta Zumarraga
2

1951n jaiotako urretxuar eta zumarragarrak Burgosen izan dira

2026/10/23
Urretxu eta Zumarraga
3

Legazpiko Burdinola elkarteko kideen erakusketa Mineralogia eta Paleontologia Astean

2026/10/27
Urretxu
4

Jorge Anduezak Goierri xake taldeko kideen arteko txapelketa irabazi du

2026/10/26
Urretxu eta Zumarraga
5

Urretxuko Smartlog enpresak 17 gaztek txirrindularitza lanarekin eta ikasketekin uztartzea lortu du

2026/10/27
Urretxu
6

Imanol Alzibar DJ legazpiarra gogoratuko dute Zumarragan, bere heriotzaren 10. urteurrenean

2026/10/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT