Jorge Anduezak Goierri xake taldeko kideen arteko txapelketa irabazi du, berdinketa hausteko partidan Oier Luquiri nagusitu ondoren. Hirugarren postuan Ketxus Amenabar sailkatu zen. Txapelketa horrekin denboraldia amaitutzat eman zuten.
Bestalde, Goierri taldeak xake eskolak martxan jarri ditu. Parte hartu nahi dutenek ostegunetan Labeaga kaleko 54ra jo behar dute (18:30ean) edo 669 791 877 (Ketxus) telefono zenbakira deitu.

